223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5097
IRAGARKIA, prozedura irekia, indukzio bidez atxikitako lauko hirukoitzeko eta masa detektoredun plasma espektrometro baten instalazio eta hornidura kontratatzeko dena (36/12 P.I.)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Leioako E Campusa; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa: 94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.
b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.
2.– Kontratuaren gaia.
a) Deskribapena: goian adierazitakoa.
b) Zenbat halako: bat.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Emateko lekua: ikus administrazio klausula zehatzen agiriaren karatula.
e) Emateko epea: ikus administrazio klausula zehatzen agiriaren karatula.
3.– Tramitazioa, prozedura eta era.
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: zenbait balorazio irizpideren araberako esleipena.
4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 122.250,56 euro, BEZa barne.
5.– Behin-behineko bermea: ez
6.– Dokumentuak eta argibideak.
a) Helbidea: ikusi 1.a) eta 1.b).
b) Noiz arte eskuratu ahal diren: 2012ko abenduaren 3ra arte.
7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak: ikus administrazio klausula zehatzen agiriaren karatula.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Azken eguna: 2012ko abenduaren 3a.
b) Dokumentazioa: ikus administrazio klausula zehatzen agiriaren karatula.
c) Lekua: EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z.g. - 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar plaza - Donostia), eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2 - Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era; ostiraletan, udako lanaldi jarraian, Gabonetako eta Aste Santuko txandetan, 9:00etatik 13:00etara.
Lehiatzaileek eskaintzak postaz bidaltzen badituzte adierazitako epearen barruan, posta-bulegoan dataren zigilua jartzeko eskatu beharko dute eta egun horretan bertan telex, fax edo telegrama baten bidez jakinarazi beharko diote kontratazio-organoari bidali egin dutela. Baldintza bi horiek betetzen ez badira, edo proposamena bidali egin dela iragartzeko deia eskaintzak jasotzeko epea amaitutakoan jasotzen bada, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, epea amaitu eta hamar egunera proposamena jaso ez bada, ez da inolaz ere onartuko.
Gutun-azalak mezularien bidez aurkezten dituztenek, espedientearen erreferentzia adierazi beharko dute emate-agirian.
d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: bi hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.
e) Aldakiak: ez da halakorik jarri.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea eta lekua: ikusi 1.a).
b) Eguna: 2012ko abenduaren 10ean, irizpide subjektiboei buruzko informazioa dakarten gutun-azalak irekiko dira jendaurrean; gero, UPV/EHUren kontratatzailearen profilean argitaratuko da (www.contratacion.ehu.es) eta posta elektronikoz jakinaraziko zaie lizitatzaileei Kontratazio Mahaiak hurrengo bilera noiz egingo duen, eta, bertan, automatikoki ebalua daitezkeen irizpideei buruzko informazioa dakarten gutun-azalak zabalduko dira.
c) Ordua: 11:00etan.
10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua eskuratzen dutenen kontu.
11.– Interneteko helbidea:
www.contratacion.ehu.es
Leioa, 2012ko urriaren 22a.
UPV/EHUko 2011ko otsailaren 25eko Ebazpenaz egindako eskuordetzaz sinatua
Gerentea,
XABIER AIZPURUA TELLERIA.