Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
5096

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarrarena, Eusko Legebiltzarraren bulego mugikorreko sisteman integratuko diren 100 tablet eskuratzeko kontratuari buruzkoa (Diputazio Iraunkorreko Mahaiaren 2012ko azaroaren 5eko Erabakia). (Espedientea: 06-1000-12).

Helburua: iragarkiaren izenburuan adierazten dena.

Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 95.000 euro (BEZik gabe). 114.950 euro (% 21eko BEZa barne).

Burutzeko epea: 4 aste.

Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak honako hauek izango dira:

– Eusko Legebiltzarra, 09:00etatik 14:00ak arte. Legebiltzarraren helbidea hau da: Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 posta-kodea, Vitoria-Gasteiz.

– Eusko Legebiltzarraren web-orrialdea (www.parlamentovasco.euskolegebiltzarra.org) Zerbitzuak>Kontratatzailearen profila.

Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz), norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazitako modua erabiliz.

Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2012ko abenduaren 4a; ordutegia, 09:00etatik 14:00ak arte.

Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da; data eta ordua aldez aurretik jakinaraziko zaizkie lizitatzaileei.

Eusko Legebiltzarra, 2012ko azaroaren 5a.

Diputazio Iraunkorreko lehendakaria,

Arantza Quiroga Cia.


Azterketa dokumentala