Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

TOLOSAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5094

EDIKTUA, zor-aitorpen bati buruz bideratutako 166/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 166/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: G.A.G. Internacional, S.L.

Abokatua: Martinez Cerezo Lucia.

Prokuradorea: Chimeno.

Demandatua: Crispino Ramos Soares.

Gaia: zor-aitorpena.

Judizio horretan, epaia eman da, 2012ko irailaren 26an, eta honako hauek dira horren idazpurua eta epaitza:

113/12 EPAIA

Epailea: Leyre Urretavizcaya Ardanaz andrea.

Lekua: Tolosa (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamabiko irailaren hogeita seia.

Alderdi demandatzailea: G.A.G. Internacional, S.L.

Abokatua: Lucia Martinez Cerezo.

Prokuradorea: Maria del Carmen Chimeno Rodriguez.

Alderdi demandatua: Crispino Ramos Soares.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: zor-aitorpena.

EPAITZA

Baietsi egiten dut, osorik, Carmen Chimeno Rodríguez epaitegietako prokuradoreak G.A.G International, S.L. sozietatearen izenean eta ordezkaritzan aurkeztu duen demanda, Crispino Ramos Soares jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, Crispino Ramos Soares zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut: hamazazpi mila bederatziehun eta hirurogeita sei euro eta laurogeita hamasei zentimo (17.966,96) –tronkoarenak–, eta itundutako interesak, demanda aurkeztu zenetik ordainketa guztia egin artekoak.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Aurkaratzeko modua: Gipuzkoako Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa aurkeztuta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 0030.1846.42.000500.1274. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Crispino Ramos Soares demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Tolosa (Gipuzkoa), 2012ko irailaren 26a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala