223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZK.KO EPAITEGIA
5093
EDIKTUA, 314/11 zenbakiko prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Judizioa: 314/11 prozedura arrunta.
Demandatzailea: BBVA Finanzia Banco de Credito, S.A.
Abokatua: Martinez de Artola Gonzalez, Pedro Luis.
Prokuradorea: Aspiazu.
Demandatua: Luisa Irene Guamanzara Almeida.
Gaia: judizio arrunteko demanda.
2012-05-28an epaia eman zen judizio horretan, eta honakoa da epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut BBVA Financia Banco de Crédito, S.A.k jarritako demanda, Luisa Irene Guamanzara Almeidaren aurkakoa. Beraz, auzi-jartzaileari honako zenbateko hauek ordaintzera kondenatzen dut demandatua: 12.641,83 euro printzipalarenak, gehi 2010eko abuztuaren 9tik –saldo zorduna likidatu zen eguna– adostutako berandutze-interesak, urteko % 29 interes-tasaren arabera. Demandatuari ezartzen dizkiot prozedurak sortutako kostuak.
Luisa Irene Guamanzara Almeida demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 eguneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Irun (Gipuzkoa), 2012ko irailaren 19a.
IDAZKARI JUDIZIALA.