223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (182 KB - 3 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
5091
EBAZPENA, 2012ko irailaren 7koa, Zerbitzu zuzendariarena, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren mendeko administrazio-zentroetako argindarraren 2013rako eta 2014rako horniduraren kontratazioa Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari eskuordetzekoa.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubidea onartzen duen ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluaren eta lehen xedapen gehigarriaren, eta Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala onartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuko 18.e) artikuluaren arabera, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatua duten eraikinetan Baliabide Orokorren Zuzendaritzari esleitutako erabilera orokorreko gaiak edo zerbitzuak kontratatzea.
472/2009 Dekretuaren 18.a) artikuluak, halaber, zuzendaritza horri ematen dio eskuratze zentralizatua duten ondasunak eta zerbitzuak kontratatzeko prozeduren garapen-proposamena.
Gaur egun, Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenekoak diren kudeaketa zentralizatuko eraikinak, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren gainerako eraikinak eta Jaurlaritzako gainerako sailei eta bere erakunde autonomo edo sozietate publikoei atxikitako eraikinak goi-tentsioko eta behe-tentsioko energia elektrikoz hornitzeko kontratazio zentralizatuak lagundu egiten du zerbitzuen kudeaketa hobetzen, baita gastu publikoa arrazionalizatzen ere.
136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak aukera ematen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatutakoak ez diren beste eraikin batzuetara hedatzeko. Hitzarmen bidez, administrazio-klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoa ezarriz, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez gauzatuko da hedapen hori.
Gas-horniketa –lehen aipatu eremuan- modu zentralizatuan kontratatu ahal izateko formularik egokiena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan jasotakoa da – eskumenen eskuordetzea-, honakoa xedatzen baitu:
«1.– Herri Administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzean eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».
Hortaz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 472/2009 Dekretuko 4.2.c) artikuluak kontratazioaren arloan ematen dituen eskumenen arabera, eta Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen azaroaren 24ko 607/2009 Dekretuko 8.1.b artikuluan ezarritakoarekin arabera, Administrazio Orokorrean indarrean den erregimen organikoak sailetako kontratazio-organoei esleitzen dizkien eskumenak Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkio, haren titularraren bitartez; betiere, batetik, zenbatekoa dela-eta Jaurlaritzaren Kontseiluari dagozkionen kontra egin gabe, eta, bestetik, Euskadiko kanpoko ordezkaritzei, kontratazio arloan, dagozkien ahalmenen kontra egin gabe.
XEDATZEN DUT:
I.– Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari eskuordetzea 2013. eta 2014. urteetan ondoko kontratazioa: ebazpen honen eranskinean agertzen diren Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren menpeko eraikinak goi- eta behe-tentsioko energia elektrikoz hornitzea.
Administrazio publikoen Kontratuei buruzko Legearen testu bateginari buruzko azaroaren 14ko 3/2011 LEDn aurreikusitako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetzea, kontratuari aplikatu beharko baitzaizkio:
– Kontratua prestakuntza (II. liburua).
– Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
– Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontratazioa, IV. Liburuko I. tituluko I. kapituluan jasotakoak oro har, eta hornidura-kontratuetarako IV. Liburuko II. Tituluko IV. Kapituluan berariaz aurreikusten direnak.
– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
II.– Kontratazio organoari dagozkion bestelako eskumenak; bereziki, emandako zerbitzuen burutzapenari onespena ematea eta horien ordainketa agintzea, organo eskuordetzailearen esku geldituko dira.
III.– Eskuordetze hau indarrean sartuko da sinatzen den egunaren biharamunean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 7a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.