Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5088

AGINDUA, 2012ko urriaren 16koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Zizurkileko (Gipuzkoa) «Itsasmendikoi Fraisoro» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko baimena emateko dena.

Zizurkileko (Gipuzkoa) «Itsasmendikoi Fraisoro» Bigarren Hezkuntzako Institutuaren izen espezifikoa aldatzeko aurkeztu den proposamena aztertu da.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Gai horretan aplikatu beharreko legeria ikusi ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Onartu egiten da IES «Itsasmendikoi Fraisoro» BHI ikastetxeari izen espezifikoa aldatzea: aurrerantzean IES «Fraisoro Eskola» BHI izango du izena. Helbidea: Elbarrena kalea z/g, Zizurkil (Gipuzkoa); kode-zenbakia: 20006869.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 16a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,

MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.


Azterketa dokumentala