223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5087
AGINDUA, 2012ko urriaren 10ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Getxoko (Bizkaia) «Ibaiondo» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena emateko dena.
Getxoko (Bizkaia) «Ibaiondo» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena eskatuz, ikastetxe horren legezko ordezkariak abiarazitako espedientea aztertu da.
Espediente hori Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak izapidetu du, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa, Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua, eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– «Ibaiondo» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko baimena ematea: egun titulartasuna «Centro de FP Academia Ibaiondo, S.L.» entitateak du eta aurrerantzean «Centro de FP Academia Ibaiondo, S.L.L.» entitateak izango du; berak subrogatuko ditu ikastetxearen betebehar eta zama guztiak. Ikastetxea Getxoko udalerriko (Bizkaia) Venancio Echevarria kaleko 18. zenbakian dago, eta 48005202 kode-zenbakia du.
2. artikulua.– Titulartasun-aldaketa Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, baina horrek ez du inolako eraginik izango ikastetxearen ohiko jardunean.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 10a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburua,
MARÍA ISABEL CELAÁ DIÉGUEZ.