223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5086
EBAZPENA, 2012ko azaroaren 17koa, Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita iraungi egin dela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta Hondarribiko Udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak Hondarribiko udal erregistroetan aurkezteko izenpetua.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko (HAAJL, aurrerantzean) 38.4.b) artikuluan 8/2011 Errege Lege Dekretuak eragindako aldaketa egin aurretik xedatutakoaren arabera (8/2011 Errege Lege Dekretua, uztailaren 1ekoa, hipoteka-zordunak laguntzeko, gastu publikoa kontrolatzeko eta toki-erakundeek enpresekin eta autonomoekin dituzten zorrak bertan behera uzteko, enpresa-jarduera sustatzeko eta administrazioa eraberritzea indartu eta soiltzeko neurriena), hauek dira herritarrek administrazio publikoetako organoei helarazi nahi dizkieten eskaerak, idatziak eta jakinarazpenak aurkezteko tokiak, besteak beste: «Edozein administrazio-organotako erregistroa, dela estatuko administrazio orokorrekoa, dela autonomia-erkidegoetako administraziokoa, dela, honi buruzko hitzarmena izenpetuz gero, toki-administrazioko erakunderen batekoa».
Hori oinarritzat hartuta, 2004ko ekainaren 21ean, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak –Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren ordezkari– eta Hondarribiko Udaleko alkate-udalburuak –Hondarribiko Udalaren ordezkari– lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, herritarrek aukera izan zezaten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko edozein organo edo erakunderi helarazi nahi zizkieten dokumentuak Hondarribiko Udaleko erregistroan aurkezteko; hori guztia, aipatutako 38.4.b) artikuluan xedatutakoaren arabera. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 220. zenbakikoan 2004ko azaroaren 17an, hitzarmena argitaratu zen.
Hitzarmeneko seigarren klausulan hitzarmenaren indarraldia ezarri da, eta azaldu egin da lau urtez egongo dela indarrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasita; eta, Administrazio sinatzaileetako batek, espresuki, kontrakorik ez badio, hitzarmena, besterik gabe, beste lau urtetarako luzatuko dela.
Era berean, aipatutako klausulak aurreikusten du hitzarmen horren iraungipena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Hondarribiko Udalaren iragarki taulan argitaratuko dela.
Horregatik guztiagatik, eta kontuan hartuta, batetik, Hitzarmeneko seigarren klausula; eta bestetik, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen abuztuaren 28ko 472/2009 Dekretuaren 26. artikulua –Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko irailaren 14ko Aginduan jasotakoari jarraituz–, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari zuzendutako idazkiak udal erregistroetan aurkezteko helburuz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta Hondarribiko Udalak elkarrekin sinatutako 2004ko ekainaren 21eko Hitzarmenaren seigarren klausularekin bat etorriz (2004ko azaroaren 17ko EHAA), eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4.b artikuluari jarraituz, aurreikusitako epea amaitu delako aipaturiko hitzarmena iraungi egin dela argitaratzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 17a.
Administrazio Erregistroen eta Toki Araubidearen zuzendaria,
JOSÉ RAIMUNDO CUESTA GRAÑA.