Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

223. zk., 2012ko azaroaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
5084

EBAZPENA, 2012ko urriaren 5ekoa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 825/12 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesdun izan daitezkeenak epatzen dituena.

825/12 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea –prozedura arrunta– bidaltzeko eskatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak. Ondoko egintzaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa presuntzioz ezetsi izanaren aurka jarri da auzi-errekurtso hori: Hautaketa-prozesuetako epaimahaiaren akordioa, 2012ko martxoaren 28koa, lehenengo probaren behin betiko emaitzak onartzen dituena ondoko aukeretan: Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi Mailako Teknikaria edo Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi Mailako Teknikaria eta Eraikuntza Proiektuen Garapen eta aplikazioetako Goi Mailako Teknikaria.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, uztailaren 13ko 29/1998 Legeak xedatuta, hauxe

EBAzten DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

Bigarrena.– Aipatutako espedientean interesdun izan daitezkeenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara, 825/12 prozedura arruntean alderdi modura aurkezteko aukera izan dezaten.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen iragarki tauletan argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 5a

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARIA ENCARNACIÓN ECHAZARRA HUGUET.


Azterketa dokumentala