221. zk., 2012ko azaroaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (160 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5047
EDIKTUA, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 567/07 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) ezkontzaz kanpoko seme-alabenganako neurrien gaineko 567/07 prozedura bideratu da, Cristela Rodriguez Valientek eskatuta, Manuel Alcino Melesen aurka, L09 dela-eta. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
65 EPAIA
Epailea: Francisco Javier Osa Fernandez jauna.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta zortziko urtarrilaren hogeita hamarra.
Alderdi demandatzailea: Cristela Rodriguez Valiente.
Abokatua: Mercedes Bocos Carrera.
Prokuradorea: Maria Elida Cerdeira Ricoy.
Alderdi demandatua: Manuel Alcino Meles.
Judizioaren gaia: guraso eta seme-alaben arteko neurriak.
EPAITZA
Baietsi egiten dut Cerdeira Ricoy prokuradoreak Cristela Rodriguez Valiente andrearen ordez aurkeztutako demanda, Manuel Alcino Meles jaunaren aurkakoa. Horrenbestez, onartu egiten da hitzarmen arautzailearen proposamena, alderdiek 2007ko uztailaren 7an egindakoa.
Ez da kosturik ezartzen.
Fiskaltzak soilik aurkez dezake apelazio-errekurtsoa epai honen kontra, ezkontzan izandako seme-alaba adingabekoen alde egiteko.
Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, hauek adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 457.2 artikulua).
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Eta Manuel Alcino Meles demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urriaren batean.
IDAZKARIA.