221. zk., 2012ko azaroaren 15a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (159 KB - 1 orri.)
- EPUB (93 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO AUZITEGI NAGUSIA
5045
IRAGARKIA, 763/12 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeari eta izapidetzeko onartzeari buruzkoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 47.1 artikuluan xedatutakoa betetzeko, argitara ematen da honako administrazioarekiko auzi-errekurtso hau jarri eta izapidetzeko onartu dela:
Errekurtso-zenbakia: 763/12.
Sekzioa: 3. sekzioa
Zein egunetan jarria: 2012ko uztailaren 26a
Errekurtsogilea: Ramon Maguregui Epelde, Jone Miren Bartolome Ulacia, Aitor Arriola Ansola, Jose Luis Elorza Mancisor, Joseba Beristain Lizardi, Jose Arrazola Aldanondo, Iñaki Mancisidor Ciancas, Jesus Zubizarreta Ostolaza eta Jose Angel Egaña Pagoaga.
Inpugnatutako jarduera burutu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
Inpugnatutako jarduera: ustez ezestea urtarrilaren 10eko 2/2012 Dekretuaren kontra jarritako berraztertze-errekurtsoa. Dekretu hori Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eman, eta -2012-01-27ko EHAAn argitaratu zen, eta Monumentu Multzo izendatzen du, eta Kultur Ondasun modura sailkatzen, Euskal Autonomia Erkidegotik pasatzen den Donejakue Bidearen zatia (Laranga auzoko trazatu alternatiboa, Deba eta Mutriku artean).
Bilbon, 2012ko irailaren 27an.
IDAZKARI JUDIZIALA