Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KULTURA SAILA
5032

IRAGARKIA, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2012ko irailaren 3ko Ebazpena interesdunei jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, hasiera eman zitzaion Gizaburuagan (Bizkaia) dagoen Errotabarri errotako presa, monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedienteari, jendaurrean jarri zen eta interesdunei entzuteko aldia ireki zen.

Aipatu ebazpena interesdunei jakinarazteko ahaleginik egin bada ere, hau da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluarekin bat etorriaz saiatu arren, ezin izan da gauzatu jakinarazpena; beraz, lege horren 59.4 artikuluarekin bat etorriaz argitara ematen da iragarki hau.

EBAZTEN DUT:

Ondoko zerrenda honetan agertzen diren interesdunei Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen 2012ko irailaren 3ko Ebazpenaren berri ematea (urriaren 23ko EHAA, 206. zk.). Ebazpen horren bidez, hasiera eman zitzaion Gizaburuagan (Bizkaia) dagoen Errotabarri errotako presa, monumentu izendapenaz, sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko espedienteari, jendaurrean jarri zen eta interesdunei entzuteko aldia ireki zen.

Interesdunen zerrenda: Miren Yone Tellería Itza (Bilbao).

Interesdunek beren eskubideak defenditzeko egoki iruditzen zaizkien alegazioak eta dokumentuak aurkeztu ahal izango dituzte, 15 eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 24a.

Kultura Ondarearen zuzendaria,

JOSÉ LUIS IPARRAGUIRRE MÚGICA.


Azterketa dokumentala