Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5031

IRAGARKIA, 260/2012 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea bidali, eta hirugarren interesdunak epatzeko dena.

Interesa izan dezaketenei jakinarazten zaie Errigoiti-Arrieta Garbi Elkarteak 260/2012 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri duela Bilboko Adminiztrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegian; Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2012ko ekainaren 6ko eta 2012ko ekainaren 12ko Aginduen aurka jarri ere, zeinek ebatzi egiten baitituzte Ivon Lecue Oleagordiak eta Julen Llano Eguigurenek Ingurumeneko sailburuordearen 2011ko abenduaren 16ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gorako errekurtsoak hurrenez hurren. Ebazpen horren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen eta ingurumen-baimen bateratua eman zitzaion Bioforest Bost, S.L.U. enpresari, Errigoitiko udalerrian.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoa betez, bederatzi eguneko epea ematen zaie interesdun guztiei, aipatu autoetan agertu eta pertsonatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko azaroaren 5a.

Ingurumenaren Kalitatearen zuzendaria,

Juan Ignacio Escala Urdapilleta.


Azterketa dokumentala