220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (183 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5028
IRAGARKIA, «Arabako Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egoitza garbitzeko zerbitzua» kontratatzeko zerbitzu kontratuari dagokiena (Espedientea: OS- 2-2013).
– Kontratuaren xedea: Arabako Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egoitza garbitzeko zerbitzua kontratatzea.
– Entitate esleitzailea: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, Dinamita bidea z/g. 48903 Gurutzeta – Barakaldo (Bizkaia). Telefonoa: 94 403 21 06, faxa: 94 403 21 00.
– Esleipenaren modalitatea: lehiaketa publikoa.
– Izapideak: ohikoa eta prozedura irekia irizpide aniztasunarekin.
– Modua: irizpide aniztasuna. Eskaintzak baloratzeko irizpideak garrantzia gorabehera beherantz zerrendatuta eta haiei egotziko zaien haztapenari jarraiki. Puntuazio osoa: 100 puntu (puntuazio osoaren berdina izan behar da beti hurrengo a) eta b) letretako kasuan kasuko taldeen haztapenen batura).
a) Automatikoki formulak aplikatzearen bitartez ebalua daitezkeen irizpideak:
● Prezioa: haztapena: 80 puntu.
● Formula: puntuazio altuenarekin, alegia, 80 punturekin baloratuko da eskaintza ekonomikoena, eta gainerakoak alderantziz proportzionala den moduan.
● Multzo honen haztapen osoa: 80 puntu.
b) Aplikatzeko balio judizioa egitea behar duten irizpideak: bai
● Zerbitzua ematerakoan hobekuntzak: haztapena: 20 puntu.
● Multzo honen haztapen osoa: 20 puntu.
– Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 110.000 euro, zerga guztiak barne (55.000 euro 2013. urterako ordainketa-kreditu gisa eta 55.000 euro 2014. urterako konpromiso-kreditu gisa).
– Burutzapen-epea: 2 urte, 2013ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra arte.
– Luzapena: bai.
– Burutuko den tokia: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Arabako Lurralde Zentroa.
– Agiriak eta argibideak eskuratzea: informazioa interesdunen eskura dago Osalanen Zuzendaritza Nagusian, Dinamita Bidea z/g helbidean, eta baita www.ej-gv.es eta www.osalan.net helbideetan ere.
– Behin-behineko bermea: ez da eskatu.
– Proposamen eredua: administrazio baldintza berezien agirian, eranskin gisa, ageri dena.
– Aurkezteko epea eta tokia: 2012ko abenduaren 1a, 12:00etan. Tokia: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Adm., Ant. eta GGBBen Zuzendariordetzako Zerbitzu Nagusien Erregistroa, Dinamita bidea kalea, z/g, kokatzen dena Gurutzetan – Barakaldo (Bizkaia) 48903.
Irekiera publikoa: «C» gutun-azaletako proposamenen irekiera publikoa 2012ko abenduaren 4a 11:00etan egingo da, Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Adm., Ant. eta GGBBen Zuzendariordetzako Zerbitzu Nagusien Kontratazio Zerbitzuan, Dinamita bidea z/g helbidean: Gurutzeta – Barakaldo 48903.
– «B» gutun-azaletako proposamenen irekiera publikoa 2012ko abenduaren 5a 11:00etan egingo da, Osalan – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Adm., Ant. eta GGBBen Zuzendariordetzako Zerbitzu Nagusien Kontratazio Zerbitzuan, Dinamita bidea z/g helbidean kokatzen dena Gurutzetan – Barakaldo 48903.
– Aurkeztu beharreko dokumentazioa: lizitatzaileek hiru gutun-azal aurkeztu beharko dute, «A», «B» eta «C», bertan administrazio klausula berezien agirian eta kontratu hau arautzen duten oinarri teknikoetan aurreikusitako edukia bilduz.
– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika ataria edo webgunea: http://www.contratacion.info.
– Iragarki gastuak: laurehun eta berrogeita zazpi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (447,99), esleipendunen kontura.
Barakaldon, 2012ko urriaren 18a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.