220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
5027
IRAGARKIA, «Gipuzkoako Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egoitza Garbitzeko Zerbitzua» kontratatzeko zerbitzu kontratuari dagokiena (Espedientea: OS- 3-2013).
– Kontratuaren xedea: Gipuzkoako Osalan- Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen egoitza Garbitzeko Zerbitzua kontratatzea.
– Entitate esleitzailea: Osalan -Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea, Dinamita bidea z/g. 48903 Gurutzeta – Barakaldo (Bizkaia). Telefonoa: 94 403 21 06, Faxa: 94 403 21 00.
– Esleipenaren modalitatea: lehiaketa publikoa.
– Izapideak: ohikoa eta prozedura irekia irizpide aniztasunarekin.
– Modua: irizpide aniztasuna. Eskaintzak baloratzeko irizpideak garrantzia gorabehera beherantz zerrendatuta eta haiei egotziko zaien haztapenari jarraiki. Puntuazio osoa: 100 puntu (puntuazio osoaren berdina izan behar da beti hurrengo a) eta b) letretako kasuan kasuko taldeen haztapenen batura).
a) Automatikoki formulak aplikatzearen bitartez ebalua daitezkeen irizpideak:
– Prezioa: haztapena: 80 puntu.
– Formula: puntuazio altuenarekin, alegia, 80 punturekin baloratuko da eskaintza ekonomikoena, eta gainerakoak alderantziz proportzionala den moduan.
– Multzo honen haztapen osoa: 80 puntu.
b) Aplikatzeko balio judizioa egitea behar duten irizpideak: bai.
– Zerbitzua ematerakoan hobekuntzak: haztapena: 20 puntu.
– Multzo honen haztapen osoa: 20 puntu.
– Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 164.070 euro, zerga guztiak barne 82.035 euro 2013. urterako ordainketa kreditu gisa eta 82.035 euro 2014. urterako konpromiso kreditu gisa).
– Burutzapen epea: 2 urte, 2013ko urtarrilaren 1etik 2014ko abenduaren 31ra arte.
– Luzapena: bai.
– Burutuko den tokia: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Gipuzkoako Lurralde Zentroa.
– Agiriak eta argibideak eskuratzea: informazioa interesdunen eskura dago Osalanen Zuzendaritza Nagusian, Dinamita Bidea z/g helbidean kokatzen denean, eta baita www.ej-gv.es eta www.osalan.net helbideetan ere.
– Behin-behineko bermea: ez da eskatu.
– Proposamen eredua: administrazio baldintza berezien agirian, eranskin gisa, ageri dena.
– Aurkezteko epea eta tokia: 2012ko Abenduaren 1a, 12:00etan. Tokia: Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Adm., Ant. eta GGBBen Zuzendariordetzako Zerbitzu Nagusien Erregistroa, Dinamita bidea kalean, z/g, Gurutzeta, Barakaldo (Bizkaia), 48903.
– Irekiera publikoa: «C» gutun-azaletako proposamenen irekiera publikoa 2012ko Abenduaren 4a 12:00etan egingo da, Osalan – Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Adm., Ant. eta GGBBen Zuzendariordetzako Zerbitzu Nagusien Kontratazio Zerbitzuan, Dinamita bidea z/g helbidean: Gurutzeta, Barakaldo (48903).
– «B» gutun-azaletako proposamenen irekiera publikoa 2012ko Abenduaren 5a 12:00etan egingo da, Osalan -Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen Adm., Ant. eta GGBBen Zuzendariordetzako Zerbitzu Nagusien Kontratazio Zerbitzuan, Dinamita bidea z/g helbidean: Gurutzeta, Barakaldo (48903).
– Aurkeztu beharreko dokumentazioa: lizitatzaileek hiru gutun-azal aurkeztu beharko dute, «A», «B» eta «C», bertan Administrazio Klausula Berezien Agirian eta Kontratu hau arautzen duten oinarri teknikoetan aurreikusitako edukia bilduz.
– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika ataria edo webgunea: http://www.contratacion.info
– Iragarki gastuak: laurehun eta berrogeita zazpi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo (447,99), esleipendunen kontura.
Barakaldon, 2012ko urriaren 18a.
OSALANeko zuzendari nagusia,
PILAR COLLANTES IBÁÑEZ.