Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5022

1389/2012 EBAZPENA, urriaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako ebazpen honetako hutsak zuzentzeko dena: «907/2012 Ebazpena, uztailaren 16koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez 2011ko abenduaren 30ean Batzordean aztertutako gaiak, tokiko korporazioei osasun-zentroak eraikitzeko, handitzeko, berritzeko edo konpontzeko eta zentro horiek altzariz hornitzeko diru-laguntzak emateari buruzkoak, onartzen diren».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan ezartzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 105.2 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, gisa horretako hutsak atzeman dira uztailaren 16ko 907/2012 Ebazpenean (abuztuaren 20eko EHAA, 161. zk.), eta, beraz, zuzendu egin behar dira:

2012/3784 (1/1) orrialdean,

Honela dio:

Bigarrena.– Abadiñoko Udalari 96.000 euro berresleitzea mediku-kontsultategi berria eraiki-tzeko, Gorliz eta Artziniegako udalei eta Apellanizko Administrazio Batzarrari emandako kopuruak deuseztatzeagatik.

Baina honela esan behar du:

Bigarrena.– Abadiñoko Udalari 95.300 euro berresleitzea mediku-kontsultategi berria eraiki-tzeko, Gorliz eta Artziniegako udalei eta Apellanizko Administrazio Batzarrari emandako kopuruak deuseztatzeagatik.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 23a.

Administrazio Kontseiluak emandako eskuordetzeagatik,

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JULIÁN PÉREZ GIL.


Azterketa dokumentala