Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
5021

EBAZPENA, 2012ko martxoaren 12koa, Gazteriako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2012. urteko ediziorako onartutako proiektuen zerrenda ezagutzera ematen duena.

Kulturako sailburuaren 2011ko abenduaren 13ko Aginduak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2012. urteko ediziorako proiektuak aurkezteko deia egiten die garapen-lankidetzarako entitateei. Agindu hori 2011ko abenduaren 21ean eman zen argitara EHAAn.

Agindu horren 8.1 artikuluan xedaturikoa betez, Batzordearen aurretiko hautaketa-proposamena ikusi eta gero, Gazteriako zuzendariak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2012. urteko ediziorako aurkezturiko proiektuak onartzen dituen Ebazpena eman zuen 2012ko martxoaren 8an. Ebazpen horretan jaso da onartu ez diren proiektuen zerrenda ere.

Gazteriako zuzendariaren Ebazpenaren berri emango zaie banan-banan interesdun guztiei. Horrez gain, Aginduaren 8.2 artikuluan xedaturikoari jarraituz, onartu diren eta onartu ez diren proiektuen zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, zabalkunde osoa izan dezaten.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Argitara ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2012. urteko ediziorako onartutako proiektuen eta profilen zerrenda (ikus I. eranskina), zabalkunde osoa izan dezan. Proiektu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Euskadiko Gazteak Lankidetza» programaren 2012. urteko ediziorako aurkeztu dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko garapen-lankidetzarako entitateek, Kulturako sailburuak 2011ko abenduaren 13ko Aginduren babespean (2011ko abenduaren 21eko EHAA).

Bigarren artikulua.– Argitara ematea, zabalkunde osoa izan dezan, onartu ez diren proiektuen zerrenda (ikus II. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 12a.

Gazteriako zuzendaria,

iGNACIO RODRÍGUEZ PUERTAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala