Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5018

EBAZPENA, 2012ko urriaren 16koa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuko lehen-dakariarena, Patronatuaren Batzorde Iraunkorrak 2012ko urriaren 10eko bileran hartu zuen hainbat funtzio zuzendari-artatzaileari delegatzeari buruzko erabakia argitaratzeko dena.

2012ko urriaren 10ean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuaren Batzorde Iraunkorrak egindako bileran, Batzorde Iraunkorraren hainbat funtzio zuzendari-artatzaileari delegatzea erabaki zuen.

Ondorioz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– 2012ko urriaren 10ean, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuaren Batzorde Iraunkorrak egindako bileran, Batzorde Iraunkorraren hainbat funtzio zuzendari-artatzaileari delegatzeari buruz eta aurreko 1997ko otsailaren 12ko Erabakia indargabetzeari buruz hartutako erabakiari argitaratzea. Ebazpen hori erabaki honen eranskin modura batzen da.

Bigarrena.– Aurreko 1997ko otsailaren 12ko Erabakia indargabe uztea.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 16a.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbako Patronatuaren lehendakaria,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PEREZ DE EULATE.

URDAIBAI BIOSFERA ERRESERBAKO PATRONATUKO BATZORDE IRAUNKORRAK 2012KO URRIAREN 10EAN, ZUZENDARI ARTATZAILEARI FUNTZIOAK DELEGATZEARI BURUZ HARTUTAKO ERABAKIA.

Batzorde Iraunkorraren manuzko txostena behar duten lurzorua erabiltzeko eta eraikuntzak egiteko egintzak Urdaibaiko Biosfera Erreserba Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidariaren (EKEG)130.2 artikuluan zerrendatuta daude (abuztuaren 3ko 242/1993 Dekretua otsailaren 11ko 27/2003 Dekretuak aldatua).

130. artikulu horrek bere 3. atalean aurreikusten duenez, bere 2. atalean ezarritako kasuetan Batzorde Iraunkorrak manuzko txostena ematea eskuordetu ahal dio zuzendari artatzaileari.

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren zuzendari-artatzailea aukeratzeko eta izendatzeko prozesua izan denez, eta berria izendatu denez, kontuan hartuta igaro den denboraldia aurreko 1997ko otsailaren 12ko delegazio akordioa izan zenetik, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba Erabili eta Kudeatzeari buruzko Egitamu Gidaria 2003. urtean izandako berrikuspenean aipatu den 130.3 artikulua sartu zuenez, funtzioen berariazko delegazioa berriro ere egin behar da, aurreko akordioa indargabetuz.

Hori dela bide, hauxe erabaki da aho batez:

Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren zuzendari artatzaileari, EKEGaren 130. artikuluan aurreikusitako Manuzko Txostena emateko, hurrengo kasu hauetan eskuordetzea:

a) Lehendik dauden eraikin edo instalazioetan egindako eraikuntza esku-hartzeak.

– Kontserbazioa eta apainketa (EKEGaren II. eranskineko 5. artikulua).

– Kanpoko espazio garbiak ixtea (terrazak, aterpe edo karrerapeak...).

– Barruko gunetako kokapena eta antolaketa aldatzen duten birgaiketak (kontserbazioa eta apainketa lanen barne ez direnak) eraikuntzaren egiturarako edota konfigurazio arkitektonikorako afektaziorik sortzen ez dutenean, ezta den etxebizitza zati bi edo gehiagotan zatitzea ere.

– Eraikitako azaleraren zabalerak aterpe edo karrerapeak egiteko, eraikuntzaren egiturarako afektaziorik ez denean.

– Instalazio teknologiko-osasunezkoak eraikitzea, lehendik dauden eraikuntzei zerbitzu emateko (berokuntza biltegiak, hobi septikoak...).

b) Nekazaritza, baso edo abeltzaintzako ustiakuntzari lotutako instalazioak baserriko tresnak nahiz erremintak eta nekazaritzako, abeltzaintzako, basoko nahiz arrain-hazkuntzako produktuak biltzeko eta kontserbatzeko instalazioak eraikitzeko lanak.

c) Hirigintza obretako esku-hartzeak.

– Gune zabal publiko eta pribatuak egokitzea.

– Lurzatien barruko guneak egokitzea lursailaren egitura topografikoa aldatzen ez dutenean.

d) Lursail hartzaileak ixteko instalazioak:

– Lursail zein lubanak ixtea eta konpontzea.

e) Lur mugimenduak, jatorrizko lurzorutik metro bat baino gutxiagoko malda alde sortzen dutenean, edonola ere mugakide den onibarrekin eta herri bideekin diren malda gainaldea gordez, inolaz ere eusteko osagairik eraikitze beharra izanik.

f) Hirigintzako lurzatiketak eta lurzatien bereizketak zein elkartzeak, Egitamu Gidarian ezarritakoaren arabera.

Ekintza horiek zuzendari-artatzailearen manuzko txostena behar dute, gehienez hamabost eguneko epean, Zaingo Batzordean txosten eskabidea jasotzen denetik zenbatzen hasita; epe hori igaro eta txostenik bidali ez bada, isiltasuna positibotzat joko da.

Zereginak zuzendari-artatzaileari eskuordetuta ere, horrek egiten zaizkion eskabide guztien berri eman beharko du, Batzorde Iraunkorrak egiten duen hurrengo bilkuran.

Eskuordetze hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean.


Azterketa dokumentala