Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
5016

EBAZPENA, 2012ko urriaren 10ekoa, Farmaziako zuzendariarena, Irantzu Gandarias Zarraga eta Goiuri Uribe Bengoa andreei Lasarte-Oriako udalerrian (Gipuzkoa) farmazia-bulego bat sortzeko baimena ematen diona.

Irantzu Gandarias Zarraga eta Goiuri Uribe Bengoa andreek aurkeztutako eskabidea ikusi da, Lasarte-Oriako udalerrian (Gipuzkoa) farmazia bulego bat sortzekoa. Hauek dira oinarriak:

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Osasun sailburuak 2011ko ekainaren 6an emandako Aginduaren bidez, Lasarte-Oriako farmazia-barrutian, Lasarte-Oriako udalerrian farmazia-bulego bat jartzea bidezkoa zela ezarri zen, eta, beraz, farmazia-bulego hori sortzeko prozedurari ekin zitzaion.

Bigarrena.– Farmazia horren titulartasuna nork lortu erabakitzeko, Merezimenduak Baloratzeko Batzordea osatu, eta kideak izendatu ziren 2011ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez. Ondoren, legez bete beharreko izapide guztiak beteta, Batzordeak 2012ko apirilaren 18ko Erabakiaren bitartez, onartutako lehiakideen behin betiko zerrenda onartu zuen, lehiakideak puntuazioaren arabera sailkatuta zeudela (2012ko maiatzaren 15eko EHAA, 94. zk.).

Hirugarrena.– Erabaki horren aurka ez zen errekurtsorik aurkeztu.

Laugarrena.– Alegatutako merezimenduen balorazioan, Carolina López de Heredia Elósegui andreak lortu zuen puntuazio handiena, baina uko egiten ziola jakinarazi zuen 2012ko ekainaren 20ko idazki baten bidez.

Bosgarrena.– Farmaziako zuzendariak 2012ko ekainaren 22ko agiri ofiziala igorri zien Irantzu Gandarias Zarraga eta Goiuri Uribe Bengoa andreei; horren bidez jakinarazi zien eurak zirela aurkeztutako merezimenduen balorazioan puntuaziorik handiena lortu zutenak, izan ere, López de Heredia andreak uko egin baitzion, eta, beraz, ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritako prozedurari ekin behar ziela lehiakide horiek, dekretu horren bidez arautu baitziren farmazia-bulegoak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak. Era berean, ohartarazi zien, xedapen horretan ezarritako epea bukatzerako, hor eskatutako agiri guztiak aurkeztu ezean, deialdian parte hartzeari uko egin diela ulertuko dela.

Seigarrena.– Irantzu Gandarias Zarraga eta Goiuri Uribe Bengoa andrerk, 338/1995 Dekretuarekin bat, 2012ko abuztuaren 29a aurkeztu zuten Lasarte-Oriako udalerrian farmazia-bulego bat jartzeko baimena eskuratzeko eskabidea, eta, horrekin batera, dekretu horren 5. artikuluan eskatzen diren agiriak ere bai.

Aurkeztutako dokumentazio horretan ikusten denez, farmazia-bulego berri hori jartzeko erabili nahi den lokala honako hauxe da: Lasarte-Oriako farmazia-barrutian, Lasarte-Oria udalerriko Loiolako Iñigo kaleko 9. zk.

Zazpigarrena.– Farmaziako zuzendariak 2012ko irailaren 7an, espediente honetan interesa zuten guztiei jakinarazi zitzaien ofizio bidez, batetik, espedientean pertsonatzeko, eta bestetik, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkezteko. Hala egin zen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 34. artikuluan ezarritakoari jarraituz (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).

Horretarako ezarritako epean farmazialari bakarra pertsonatu zen, eta ez zuen alegaziorik aurkeztu.

Zortzigarrena.– Azkenik, Farmazia-arloa antolatzeko buruak, 2012ko urriaren 9an, aldeko txostena egin zuen Irantzu Gandarias Zarraga eta Goiuri Uribe Bengoa andreek aurkeztutako agiriei buruz.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Farmaziako zuzendariak dauka prozedura honi buruz ebazpena emateko eskumena, hala ezartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Farmazia-antolamenduari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34. artikuluan eta Osasun Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 3ko 579/2009 Dekretuaren 11. artikuluan.

Bigarrena.– Batetik, López de Heredia andreak uko egin zionez, Irantzu Gandarias Zarraga y Dña. Goiuri Uribe Bengoa andreek izan dute, aurkeztutako merezimenduak baloratuta, bigarren puntuaziorik handiena. Bestetik, farmaziak sortzeko ezarritako prozedura dela-eta, 11/1994 Legearen 34. artikuluan ezarritako eta 338/1995 Dekretuan garatutako xedapenak bete dira. Azkenik, dekretu horren 5. artikuluaren arabera, lehiakideek aurkeztu dituzten agiri guztiak eta entregatzeko epeak egokiak direla egiaztatu da. Horrenbestez, bidezkoa da farmazia-bulegoa sortzeko baimena goian adierazitako interesatuari ematea.

Dena dela, jardun ahal izateko baimena lortu beharko da, emandako baimenak indarra izango badu; hala ezartzen da 338/1995 Dekretuaren 6. artikuluko 4. paragrafoan.

Horregatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Irantzu Gandarias Zarraga eta Goiuri Uribe Bengoa andreei farmazia-bulegoa sortzeko baimena ematea, Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) udalerrian, Loiolako Iñigo kaleko 9, zenbakietan, farmazia-bulegoa jar dezan; betiere, berak aurkeztutako agiriak aintzat hartuta.

Bigarrena.– Irantzu Gandarias Zarraga eta Goiuri Uribe Bengoa Montserrat andreek, dena den, farmazia horretan jardun ahal izateko dagokion baimena lortu beharko du aurretiaz, honen bidez emandako baimenak indarra izango badu. Baimen hori eskatzeko, lau hilabeteko epea izango du —ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita—, eta 338/1995 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoa bete beharko du.

Hirugarrena.– Ebazpen honen berri emango zaie interesdunei; era berean, ohartaraziko zaie honek ez duela administrazio-bidea ixten eta, ebazpen honen aurka, egoki iritzitako bestelakoez gain, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dutela Zuzendaritza honetan edo Osasun sailburuordeari zuzenduta, jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 10a.

Farmaziako zuzendaria,

soledad PALOMA ACEVEDO HERANZ.


Azterketa dokumentala