220. zk., 2012ko azaroaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (172 KB - 3 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
5014
EBAZPENA, 2012ko urriaren 23koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, 2011-2012 ikasturterako Lanbide Heziketako eskaintza partzialeko modalitatean heziketa-zikloak irakasteko Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuei zuzenduriko dirulaguntzak aldatzen dituena.
Otsailaren 26ko 32/2008 Dekretuak Hezkuntza Sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen du Euskal Autonomia Erkidegoaren hezkuntza-eremuan, maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoaren Bosgarren Kapituluan xedatutakoari, eta abenduaren 15eko 1538/2006 Errege Dekretuari, hezkuntza-sisteman lanbide-heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duenari jarraituz.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez, EAEko itunpeko ikastetxe pribatuei dei egin zitzaien 2011-2012 ikasturtean eskaintza partzialeko modalitatean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak irakasteko laguntzetarako.
Alde horretatik, eta pertsona helduei heziketa-zikloetara sartzeko aukera zabaldu nahirik, 2011ko urriaren 20ko Ebazpenaren bidez itunpeko Ikastetxe pribatuei 2011-2012 ikasturteko eskaintza partzialeko modalitatean heziketa-zikloak irakasteko diru-laguntzak ematea erabaki zen.
Horren guztiaren ondorioz, hau da, aipatutako arauen arabera eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– I. eranskinean gutxipena izan duen CPEPS Diocesanas BHIP ikastetxeak jasoko duen diru-laguntza zehazten da.
II. eranskinean, berriz, azkenean osatu gabe geratu diren moduluak zein izan diren adierazten da.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa jarri ahalko zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 23a.
Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordea,
JOSÉ CARLOS CRESPO VELASCO.