215. zk., 2012ko azaroaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (167 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4918
IRAGARKIA, Francisco González Campelo jaunari honako ebazpen-proposamena jakinarazteko dena: G/3/12-T zehapen-espedientean, 2012-08-30ean instrukzio-egileak emandakoa.
Hainbat saio egin dugun arren, ezinezkoa izan da aipatutako proposamena Francisco González Campelo jaunari jakinaraztea, zeinaren azken helbidea Donostiako Legazpi kalea 8, 1.a baita-, eta horrenbestez iragarki hau argitaratzen da.
Hautsi den araua:
Turismoa antolatzeari buruzko martxoaren 14ko 6/1994 Legearen 65.c) eta d), eta 66.d) artikuluak. Lege hori aldatu egin zen abenduaren 23ko 16/2008 Legearen bidez.
Arau-haustearen deskribapena:
Beti-Anaiak establezimenduak ez iragartzea eskainitako zerbitzuen prezioak, eta ordainagiriak ez ematea inadarreango legearekin bat etorriaz.
Beti-Anaiak-eko tegi komunen mantenimendu falta.
Bezeroekin kontratatutako zerbitzua ez dela eman-eta, kontratuzko obligazioak ez betetzea.
Zehapen-proposamena:
Turismoaren arloko hiru arau-hauste administratibo direla-eta, Francisco González Campelo jaunari honako zehapena ezartzea: 1.800 euroko isuna.
Izp.: Nerea Carrera Odriozola.
Legezko ohartarazpenak:
15 egun balioduneko epea du, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, alegazioak aurkeztu, espedientea aztertu eta espedienteko dokumentuen kopiak ateratzeko. Espedientea eskura du Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan, honako helbide honetan: Easo kalea 10, 3. solairua, Donostia.
Donostia, 2012ko urriaren 3a.
Lurralde-ordezkaria,
JAVIER LÓPEZ LARRÍNAGA.