Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2012ko azaroaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4917

IRAGARKIA, 2012ko urriaren 1ekoa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, proiektu hau jendaurrean jartzen da: Mondragón-Oñati, 30 kV-ko aireko linea elektrikoak (mota: zirkuitu bikuna) eta haren deribazioek eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea Arrasate eta Oñati udalerrietan.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitakoari begira (2000-12-27ko BOE), eta testu horretako azken xedapenen arteko lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, instalazio hau jendaurrean jartzen da; Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da eskatzailea, eta enpresa horrek nahitaez desjabetu beharrekotzat hartzen dituen ondasun edo eskubideen zerrenda zehatz eta banan-banakoa ere jendaurrean jartzen da.

– Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Miramongo Parke Teknologikoa, Donostia).

– Helburua: Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzea (2011-05-31ko EHAA); horren bitartez, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dira.

– Erreferentzia: RI 24055/AT-H-2011-72.

– Zuhaitz-zerrendaren zabalkuntzaren ezaugarriak: aurkezturiko proiektuan bildurikoak. Proiektua 2011ko maiatzekoa da, eta Jorge Garrote Contreras industria-ingeniari tekniko jaunak sinatu zuen.

– Linearen ibilbidea eta haren deribazioak: Arrasate eta Oñati udalerrietan.

– Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

– Aurrekontua: 6.844 euro.

Herri-onurakoa dela aitortzea eskatzen da, horren zor-zerrenda zabaltzeko.

Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Lurralde Ordezkaritzan proiektua nornahik azter dezan (Easo kalea 10, Donostia), eta, bestetik, erreklamazioak aurkeztu daitezen, hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2012ko urriaren 1a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala