215. zk., 2012ko azaroaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA, HERRI LAN ETA GARRAIO SAILA
4915
IRAGARKIA, Etxebizitzako sailburuordearen ebazpen bat jakinarazten duena. Ebazpen horren bidez, SD2-00602/10 espedientean Abdellah Ben Yechou jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ebazten da.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako sailburuordeak Ebazpena eman zuen 2012ko uztailaren 20an, Abdellah Ben Yechou jaunak jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten zuena.
Ezin izan denez aipatutako ebazpena jakinarazi, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dira:
1.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta berorren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera.
2.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saileko Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaritzan (Donostia kalea 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz) edo bera bizi den lurraldeko ordezkaritzan.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 5a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.