Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2012ko azaroaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA
4914

IRAGARKIA, doako telefono baten bitartez, kontsumoaren arloko informazio-zerbitzua emateko kontratua lizitatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailari atxikitako administrazioko erakunde autonomiaduna.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osasun eta Kontsumo Saileko Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria.

c) Espediente-zenbakia: 03/2013-SC.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: doako telefono baten bidez kontsumo alorreko informazioa emateko zerbitzua.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: kontratua gauzatu eta biharamunean (ez urtarrilaren 1a baino lehen) 2013ko abenduaren 31ra.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: aurretiazkoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: honako balorazio irizpide hauek aplikatuz:

– Automatikoki baloratzen diren irizpideak, formulak aplikatuz: prezioa: % 52.

– Balio-judizioaren bidez aplikatzekoak diren irizpideak: - Lan-planaren edukia: % 48, administrazio klausula zehatzen pleguko karatularen 30.2.1.b) puntuan adierazitako azpi-irizpideen arabera.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbatekoa, guztira: kontratuaren gehienezko aurrekontua 54.295 eurokoa da (BEZik gabe).

5.– Bermeak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Osasun eta Kontsumo Saila (Eusko Jaurlaritza). Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua II - 4. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 91 78.

e) Telefaxa: 945 01 93 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: aurkezteko epea amaitzen den arte.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez.

b) Ekonomia-eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: berariazko klausula administratiboen pleguko karatulako 29,2. puntuan adierazitakoa.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2012ko azaroaren 23a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguko 12., 13., 14., 15. eta 16. klausuletan zehaztutakoak, karatulako 29. eta 31. puntuei dagokienez.

c) Aurkezteko lekua: iragarki honen 6. puntuan adierazitakoa.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hilabete bi, eskaintzak irekitzen diren egunetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Halakorik badago, aurreikuspenen arabera, (gehienez eta gutxienez) zenbat enpresari egingo zaien gonbita, beren eskaintzak aurkez ditzaten (prozedura murriztua): ez.

9.– Eskaintzak jendaurrean irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun eta Kontsumo Saila.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

Helbidea: Donostia kalea 1, 4. solairua. Lakua II.

Herria: Vitoria-Gasteiz 01010.

Eskaintzak, balio-judizioen bidez ebaluatzekoak:

Data: 2012ko azaroaren 29a, 12:00ak baino lehen.

Eskaintzak, formula bidez ebaluatu daitezkeenak:

Data: 2012ko abenduaren 4a, 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak: ez.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Erkidegoen Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo administrazio-klausula zehatzen plegua eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2012ko urriaren 22a.

Kontratazio Mahaiko ordezko lehendakaria,

KARMELE DIAZ DE LEZANA GUINEA.


Azterketa dokumentala