215. zk., 2012ko azaroaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (403 KB - 38 orri.)
- EPUB (462 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
4910
EBAZPENA, 2009ko martxoaren 25ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, soldatutako eta doitasun kalibratuko hodiak, letoizko barrak eta automozioko osagaiak fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena, Oñatiko (Gipuzkoa) udalerrian Hijos de Juan de Garay SA enpresak sustatua.
AURREKARIAK
2006ko abenduaren 26an, Leopoldo Matos Castaño jaunak, Hijos de Juan de Garay SA enpresaren izenean eta hau ordezkatuz Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Oñatiko (Gipuzkoa) udalerrian soldatutako eta doitasun kalibratuko hodiak, letoizko barrak eta automozioko osagaiak fabrikatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, agiri hauek aurkeztu ziren: memoria teknikoa, planoak eta eranskinak.
Erreferentziako baimena eskatzeko unean, Hijos de Juan de Garay SA enpresak, besteak beste, altzairuzko hodiak eta kobrezko aleazioak fabrikatzeko 2003ko martxoaren 7ko jarduera-baimena zuen. Era berean, ibilgura eta kolektorera isurketak egiteko baimena eta hondakin arriskutsuen ekoizle txikien baimena zituen enpresa sustatzaileak, uraren kalitateari eta hondakinei buruz indarrean dagoen araudiak xedatutakoari jarraituz.
2007ko urtarrilaren 25ean, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektuaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki Oñatiko Udalari, Gipuzkoako Ur Kontsortzioari eta Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendariordetzari kontsultatu zien.
2007ko apirilaren 4an eta 2007ko urriaren 4an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari; espedientea 2007ko abenduaren 28an osatu zen.
Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumeneko sailburuordeak 2008ko otsailaren 18an emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Hijos de Juan de Garay SA enpresak sustatutako proiektua egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2008ko martxoaren 11n. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko bi egunkaritan argitaratu zen 2008ko otsailaren 22an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion. Jendaurrean jartzeko izapidean ez zen alegaziorik aurkeztu.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko apirilaren 29an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Oñatiko Udalari, Gipuzkoako Osasun Publikoko Zuzendaritzaordeari, eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioari, espedientean ageri den emaitza jasoz.
2008ko azaroaren 24an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Hijos de Juan de Garay SA enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituz.
2008ko abenduaren 2an, sustatzailearen komunikazio bat jaso zen, eta ingurumeneko baimen bateratuaren ebazpen-proposamenari buruzko gogoeta batzuk egiten ziren bertan.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarri eta ingurumen osoaren babes maila altua lortzeko.
Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Hijos de Juan de Garay SA enpresaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: jabari hidrauliko publikora eta kolektorera isurtzeko baimena, hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen sortzaileak behar dituen baimenak; eta ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkion baimenak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta horri aurre hartzeari dagozkionak. Era berean, eskumeneko beste administrazio eta organismo batzuk kasuan kasu txostenak luzatuz egindako parte-hartzea egiaztatuko da espedientean.
16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura ordezkatzen du, jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Hijos de Juan de Garay SA enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Oñatiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.
Instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika onenen erabilera eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako baldintzak. Bereziki, 2005eko maiatzeko BREF «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» agirian jasotako edukia hartu da kontutan. Gainera, sektorean aplikatzekoak diren araudiei dagokienez, kasu honetan aplikatzekoak dira bereziki apirilaren 30eko 782/1998 Errege Dekretua, apirilaren 24ko 11/1997 Legea, ontzi eta ontzi-hondakinei buruzkoa, garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duena.
Espedienteko txostenak aztertu eta proiektuaren osotasunaren ingurumen-ebaluazioa egin ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Hijos de Juan de Garay SA enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.
Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.
Ebazpen hau egiterakoan sustatzaileak eginiko alegazioak kontuan hartu direla ikusiz, atmosferara eginiko isurietarako adierazitako baldintzak aldatu gabe, fokuen aldaketarik oraindik ez denez egin eta isurketa-foku berriak jartzeko nahikoa agiri aurkeztu ez denez, ez da Ingurumena Zaintzeko Programaren emaitzak kanpoko erakunde batek eginiko txostena batekin aurkezteko betebeharraz salbuetsiko, dagokion Ingurumena Kudeatzeko Sistema ezarri izana egiaztatu arte.
Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko azaroaren 24an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; 16/2002 Legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Oñatiko (Gipuzkoako Lurralde Historikoa) udalerriko Otadui Apezpikua pasealekuko 9-1 zenbakian egoitza soziala duen eta IFK: A20021507 zenbakia duen Hijos de Juan de Garay SA enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Oñatiko udalerrian, soldatutako eta doitasun kalibratuko hodiak, letoizko barrak eta automozioko osagaiak fabrikatzeko jarduerarako, eta ebazpen honen Bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituko ditu.
Hijos de Juan de Garay SA enpresa Oñatiko udalerriko Otaduy Apezpikua pasealekuko 9-11 zenbakian kokatzen da.
Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko «2.5.b) Metal ez-ferrosoak, aleazioa barne, eta berreskuratzeko produktuak (fintzea, moldea galdaketan) galdatzeko instalazioak, berun eta kadmiorako 4 tona edo gainerako metal guztietarako 20 tona baino gehiagoko urtze-gaitasunarekin, egun bakoitzeko» kategorian dago.
Ekoizpen-lineak honako hauetan banatzen dira: Hodi eta Osagaien Dibisioa eta Letoi Dibisioa. 2005eko ekoizpena 50.000 Tn Hodi eta 30.000 Tn Letoikoa izan zen. Jarraian, bi lineak deskribatzen dira:
● Hodi eta Osagaien Dibisioko ekoizpen-linea: Ekoizpen-prozesua bero eta hotzean zumitz ijetzia soldatzean hasten da eta diametro zehaztu bateko bobina moztuetan iristen da. Hodiak soldatu eta mozten direnean, materialaren egitura leheneratzen duen tratamendu termikoa eta azaleko tratamendu kimikoa aplikatzen zaie. Azkenik, prestatutako hodiei hainbat tenkatze-, kalibratze-, mozte-, zuzenketa-prozesu, punten akabera eta alakaketa aplikatzen zaizkie, lantegitik ateratzeko paketatu aurretik.
● Letoi Dibisioko ekoizpen-linea: prozesua lehengaien fusioa eta billeten isurtzearekin hasten da eta ekoizpenaren programazioaren arabera hainbat diametrotakoa izan daiteke. Billet horiek moztu egiten dira eta ondoren, berotzeko labean tratatzen dira estrusio eta ezaugarri desberdinetako barra edo profiletan konformatu aurretik. Lortutako produktuak azal-tratamendua izaten du eta jarraian, kalibratze- edota trefilatze-prozesu desberdinak aplikatzen zaizkio; batzuetan, materiala tratamendu termiko eta egonkortze-tratamenduko instalazioetan ere tratatzen da. Azkenik, zuzenketa, alakaketa eta mozteko prozesuak aplikatzen zaizkio materialari lantegitik ateratzeko paketatu aurretik.
Energia-hornidurako iturriak kanpokoak dira eta honako hauetan banatzen dira: Gas Naturala, Elektrizitatea, A Gasolioa, 32 Butanoa (plastifikaziorako).
Instalazioan sortzen diren isurtze atmosferikoak 29 isurtze-fokutara lotzen dira (horietako 3 ez sistematikoak) eta nagusiki materialaren tratamendu termikoan eta prozesuko uren beroketa-galdaran sortzen dira.
Enpresak sortutako isurketak honako hauetan banatzen dira: Industria-ur eta ur sanitarioen kolektorera isurtzea eta industria-ur eta euri-ur zikinak ibilgura isurtzea.
Jardueraren ohiko garapenean, hondakin arriskutsuak (tenkatzearen olioa, estearato sodikoko lohiak, petrolio agortua, fosfatatze-opilak, etab.) eta hondakin ez-arriskutsuak (hiriko hondakinekin bateratu daitezkeen hondakinak barne) sortzen dira.
Proiektuak, besteak beste, 2005eko maiatzeko BREF «Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry» agirian jasotako eta Teknika Erabilgarri Onenak (TEO) bezala hartu daitezkeen honako neurriak jaso ditu: txatarra-teilapeko biltegiratzea, isurketak biltzea, prozesuko industria-uren atxikipen- eta arazketa-sistemak, euri-uren kutxeten babesa, txirbilen zentrifugazioak sortutako isurketen biltegi estankoan biltzea, ahalik eta birzirkulazio gehien aplikatzea ura gehiegi ez kontsumitzeko, besteak beste.
Bigarrena.– Honako baldintzak eta eskakizunak ezartzea Hijos de Juan de Garay SA enpresak Oñatiko (Gipuzkoa) udalerrian Soldatutako eta doitasun kalibratuko hodiak, letoizko barrak eta automozioko osagaiak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko:
A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Hijos de Juan de Garay SA enpresak aldaketa horien berri emango du.
B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusita bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
B.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.
B.1.1.– Baldintza orokorrak.
Hijos de Juan de Garay SA enpresaren instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.
Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.
Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.
Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.
B.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.
Hijos de Juan de Garay SA instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
* Foku horien emisioak instalazioaren funtzionamendu globalaren % 5 baino gehiago funtzionatzen hasten badira edo ordubete baino epe luzeagotan urtean 12 aldiz baino gehiago isurtzen hasten badira, foku gisa erregularizatzeko eskatuko da.
Enpresak 26 fokuaren UTM koordenatuak emango ditu (hodiak tratatzeko labe-xurgagailua II).
Gainera, barne-garraioan izaera eteneko isurtze barreiatuak sortzen dira, eraikinaren kanpoko azalera guztian eta une jakin batzuetan barnean dabiltzan kamioiek, orgatilek eta autoek eraginda.
B.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.
a) Instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte isurtzeko muga-balio hauek gaindituko:
(Ikus .PDF)
* Karbono monoxidoaren isurtzeko muga-balioa aipatu parametroaren egungo isurketen egiaztapenerako aurkeztuko den agiri teknikoaren arabera jarriko da honako foku hauetarako: 6. zk. Labea Trat. Hodiak IV-a, 7. zk.: Labea Trat. Hodiak IV-b, 8. zk.: Labea Trat. Hodiak IV-c, 9. zk.: Labea Trat. Hodiak V-a, 10. zk.: Labea Trat. Hodiak V-b, 11.zk.: Labea Trat. Hodiak V-c.
Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.
Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25 gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.
KOHei dagokienez (KOG gisa neurtutakoak), ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa gutxienez), baldin eta neurketa guztien batez bestekoak isurtzeko muga-balioak gainditzen ez baditu eta ordubeteko neurketetako batek ere isurtzeko muga-balioak 1,5 faktorea baino kopuru handiagoan gainditzen ez badu.
B.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.
Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek, Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Agindua, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoa n ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntura sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.
Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziak (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzea ezin diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.
Isurtze barreiatuak murrizteko, isurtzeak biltzeko, husteko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzenak egingo dira. Gainera, aipatu isurketak gutxitzea bermatzeko, ondoko jarduerak burutuko dira: Instalazioen eguneroko eta asteroko garbiketak (garbiketa-lan etengabea, bai makinena bai bideena, sustatzaileak zehaztu beharreko maiztasun eta garapen-mailarekin), kanpoko ateen itxitura, oro har nabearen itxitura, etab. Aipatutako informazio guztia agiri honen D.3 ataleko prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jaso eta erregistratuko da.
B.2.– Isurketak egiteko baldintzak.
B.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.
Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Metalen tratamendua eta estaldurak.
Jarduera-taldea: 16.
Mota-taldea-EJSN: 3-16-28.51.
(Ikus .PDF)
Ez da baimenik ematen hozte-zirkuitua Hodiak II delakoa aldizka husteko, dagoen purgaren kasuan izan ezik. Letoi-zirkuituko purgak 2. araztegira eramango dira eta horien isurketa independenterako baimenik ez da ematen.
B.2.2.– Gehienez isuri daitezkeen emari eta bolumenak.
Isurketa ibilgura:
a) 1. isurketa: industria-urak: kaltzio kentzaileko urak.
(Ikus .PDF)
b) 2. isurketa: Industria-urak: Purga-zirkuituak Hodiak II.
(Ikus .PDF)
c) 3. isurketa: euri-ur zikinak.
Enpresak euri-ur zikinen urteko gehienezko bolumena eta orduko puntako emaria emango ditu (horiek kutsagarriak eman/barreiatu ditzaketela ulertuz), drainaketaren gune eta azalerako plubiometria-datuen arabera.
Halaber, ebaluazio-puntuen koordenatuak adieraziko dira, plano batean gehitze- edota kontrol-kutxetak kokatuz. Euriaren lehen uneen analisi adierazgarria gehituko da, gutxienez, arrastatzeak izan daitezkeen guneen artean adierazgarri izango den batena.
Kolektorera isurtzea:
d) 4. isurketa: Industria-urak: 1. araztegia.
(Ikus .PDF)
e) 5. isurketa: Industria-urak: 2. araztegia.
(Ikus .PDF)
f) 6. isurketa: Industria-urak: 3. araztegia.
(Ikus .PDF)
g) 7. isurketa: Industria-urak: Letoi zirkuituaren husteak.
(Ikus .PDF)
Letoi-zirkuituko husteetan sortzen diren hozte-urek kolektorera isurtzen denarekin bat egiten dute eta hori saneamendu-sareko kudeaketarako organo arduradunari adierazi behar zaio. Kolektorera eginiko isurketara gehitze horren egokitze-plana aurkeztuko da.
B.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.
Ibilgurako isurien ohiko kutsadura-parametroak ondoren zerrendatutakoak izango dira bakarrik, bakoitzerako zehazten diren gehienezko balioekin:
Isurketak ibilgura: 1 (kaltzio-kentzaileko urak), 2 (purgak zirkuitua Hodiak II) eta 3 (euri-ur zikinak).
(Ikus .PDF)
Modu osagarrian, honako muga-balio hauek beteko dira 2 isurketarako (purgak zirkuitua Hodiak II):
(Ikus .PDF)
Tenperatura: ibilguan 1,5 ºC-tik beherako gehikuntza.
4, 5, 6 eta 7 isurketak eta langileen erabilera higienikoko urak kolektorera:
Azken isurketak «Gipuzkoako Ur Kontsortzioko kolektorera doazen isurketak erregulatzeko araudian» adierazitako mugak eta baldintzak bete beharko ditu, salbuespen gisa ondoko muga osagarri honekin: 2 mg/l zink azal-tratamenduko prozesuetako hiru araztegien efluenteetarako.
Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.
Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.
Baimen honek ez du baimentzen baldintza honetan esplizituki adierazitako beste substantzia batzuk isurtzea, bereziki gai arriskutsuak izenekoak badira (Uren abuztuaren 2ko 29/1985 Legearen atariko, I, IV, V, VI eta VIII. tituluak garatzen dituen Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen duen maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen ditu gai horiek).
Hozteko zirkuituak husteko erregulartasunez kontuan hartu eta bermatu behar den protokoloa hauxe da:
1.– Husteko gutxieneko denbora: 72 ordu.
2.– Hondar-kloro edo hondar-oxidatzaile askea erreaktiboak gehituz edo beharrezko denboran pausagune bidez, etab. ezabatzea, eta zuzeneko «in situ» analisi-kontrola, isuri aurretik klororik ez dagoela bermatzeko.
3.– Putzuaren hondoan metatutako lohiak kendu eta hustea, hori isurtzea derrigorrez saihestu behar baita.
B.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.
Hijos de Juan de Garay SA enpresak industria-uren araztegi fisiko-kimikoko hiru instalazio ditu eta horien ezaugarriak honako hauek dira:
● 1 araztegia: etengabeko araztegia da. Bertan, Hodi, Letoi eta Osagaien Dibisioetan sortzen diren efluente-mota desberdinak isurtzen dira.
● 2 eta 3 araztegiak: Konposizio eta funtzionamendu bera duten aldizkako araztegiak dira eta ziklo programatuen bidez funtzionatzen dute. Hodi Dibisioko urak jasotzen dituzte. 2 araztegiak, gainera, Letoi Dibisioko urak jasotzen ditu. Horietako bakoitzaren ahalmena 3.000 l/h-koa da.
Kutsagarriak arrasta ditzaketen euri-uren analisiaren emaitzak ikusita, aurreko atalean aipatutako mugak beteko ez balira, isurketa horiek zuzentzeko beharrezko ekintzak ezartzeko epe zehatzak dituen Jarduketa Programa aurkeztuko da. Isolatzeko eta euri-ur «zikinak» bereizita biltzeko neurriak jasoko dira, dekantatze-sistemen eta abarren bidezko tratamendua egiteko.
Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Hijos de Juan de Garay SA enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.
Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.
Zerbitzuko aire-konpresoreek galdarak purgatzetik sortutako olioak ezabatzeko ekipamendu berezia izan behar dute nahitaez.
B.2.5.– Isurien Kontrol-kanona.
Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honakoa da isurien kontrol-kanona:
(IKK): Isurien kontrol-kanona = B × Pu.
Pu = Po × Km.
Km = K2 × K3 × K4.
Honela ulertuta:
B = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).
Pu = Isurketen kontrolaren prezio unitarioa.
Po = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.
Km = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.
K2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.
K3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.
K4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.
1. isurketa: industria-urak: kaltzio kentzaileko urak.
(Ikus .PDF)
Km = 1,0 × 0,5 × 1,25 = 0,625000.
Pu = 0,03005 × 0,625000 = 0,018781 euro/ m3.
2. isurketa: hozte-zirkuituko purgak.
(Ikus .PDF)
Km = 1,28 × 0,5 × 1,25 = 0,800000.
Pu = 0,03005 × 0,800000 = 0,024040 euro/ m3.
IKK: Isurien kontrol-kanona: 320 × 0,018781 + 480 × 0,024040 = 17,55 euro.
Sustatzaileak euri-ur zikinen urteko bolumena aurkezten duenean, zenbateko hori aipatu bolumena eta ur horien ezaugarri analitikoak kontuan hartuz eguneratuko da.
Ondoren ezarritako zenbateko hori ez da aldatuko isurtzeko baimena edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.
Urte natural bakoitza amaitu ondoren, titularrari urte horri dagokion likidazioa bidaliko zaio.
B.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.
Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.
Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.
Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.
Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.
Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.
Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.
Hondakinak desagertu, galdu edo ihes eginez gero, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Oñatiko Udalean.
B.3.1.– Hondakin arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:
- 1. prozesua: «Hodien fabrikazioa».
- 1. hondakina: «Tenkatzearen olioa».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/1/1.
- - Hondakinaren kodea: Q8//R9//L8//C51//H5/6//A241//B3124.
- - EHZ: 130899.
- - Urtean sortutako kantitatea: 84 tona.
Deskribapena: Tenkatze- eta kalibratze-prozesuan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako GRG-an jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
- 2. hondakina: «Estearato sodikoko lohiak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/1/2.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//L19//C43//H5//A241//B3124.
- - EHZ: 120112.
- - Urtean sortutako kantitatea: 14,7 tona.
Deskribapena: Hodiak fabrikatzeko prozesuaren fosfatatze-fasean sortzen da. Zuzenean erabilera-puntutik erretiratzen da, kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.
- 3. hondakina: «Petrolio agortua».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/1/3.
- - Hondakinaren kodea: Q8//R8//L8//C51//H5/6//A241//B3124.
- - EHZ: 130899.
- - Urtean sortutako kantitatea: 15 tona.
Deskribapena: Hodiak fabrikatzeko prozesuaren zuzenketa-fasean sortzen da. Hondakin hori identifikatzeko bidoian biltzen da sortzen den lekuan edo lekuetan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
- 4. hondakina: «Fosfatatze opilak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/1/4.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//S27//C24//H5//A241//B3124.
- - EHZ: 110108.
- - Urtean sortutako kantitatea: 48 tona.
Deskribapena: Hodiak fabrikatzeko prozesuaren fosfatatze-fasean sortzen da; sodio-nitratoa eta zinka ditu. Zuzenean erabilera-puntutik erretiratzen da bidaltzeko.
- 5. hondakina: «Azido sulfuriko agortua».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/1/5.
- - Hondakinaren kodea: Q7//D9//L27//C23//H8//A241//B3124.
- - EHZ: 110105.
- - Urtean sortutako kantitatea: 14 tona.
Deskribapena: Hodiak fabrikatzeko prozesuaren fosfatatze-fasean sortzen da; azido sulfurikoa % 6an du. Zuzenean erabilera-puntutik erretiratzen da, kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.
- 6. hondakina: «Koipegabetze alkalinoa».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/1/6.
- - Hondakinaren kodea: Q7Q8//D9//L27//C24//H5//A241//B3124.
- - EHZ: 110107.
- - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Deskribapena: Hodiak fabrikatzeko prozesuko hodi-piezen koipegabetzean sortzen da.
- 7. hondakina: «Mekanizazioko lohiak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/1/7.
- - Hondakinaren kodea: Q5//D13//S9//C51//H14//A241//B3124.
- - EHZ: 120114.
- - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Deskribapena: Hodiak fabrikatzeko prozesuko hodiak tenkatzeko operazioen emaitza gisa sortzen da.
- 2. prozesua: «Letoizko profilak eta barren fabrikazioa».
- 1. hondakina: «Errautsak dituzten urak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/2/1.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//L27//C23//H5//A231(2)//B3227.
- - EHZ: 060499.
- - Urtean sortutako kantitatea: 4,4 tona.
Deskribapena: letoizko profil eta barren fabrikazio-prozesuaren galdatze-fasean sortzen da.
- 2. hondakina: «Ke hozkailuaren lohiak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/2/2.
- - Hondakinaren kodea: Q9//D9//P25//C6/7//H5//A241//B3227.
- - EHZ: 100607.
- - Urtean sortutako kantitatea: 17,3 tona.
Deskribapena: letoizko profil eta barren fabrikazio-prozesuaren galdatze-fasean sortzen da.
- 3. hondakina: «Galdaketa olioa».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/2/3.
- - Hondakinaren kodea: Q8//R9//L8//C51//H5/6//A241//B3227.
- - EHZ: 130899.
- - Urtean sortutako kantitatea: 15 tona.
Deskribapena: letoizko profil eta barren fabrikazio-prozesuaren galdatze-fasean sortzen da. 1.000 litroko plastikozko poltsan ontziratu eta biltzen da, kudeatzaile baimenduak bildu aurretik.
- 3. prozesua: «Automozioko osagaien fabrikazioa».
- 1. hondakina: «Taladrina».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/3/1.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//L9//C51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 120109.
- - Urtean sortutako kantitatea: 30 tona.
Deskribapena: Osagaien mekanizazio-eragiketetan taladrina erabiltzerakoan hondakin gisa sortzen da; emultsio oliotsua da. Makinak garbitzean hondakin horrentzako berariaz identifikatutako GRG-an biltzen da eta, ondoren, upel hori hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
- 4. prozesua: «Hondakin uren tratamendua».
- 1. hondakina: «Fosfatatzearen lohi urtsuak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/4/1.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//P27//C24//H8//A241//B0006.
- - EHZ: 110108.
- - Urtean sortutako kantitatea: 41,7 tona.
Deskribapena: hodiak fabrikatzeko prozesuaren fosfatatze-fasean sortzen da; sodio-nitratoa eta zink-nitratoa ditu.
- 5. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
- 1. hondakina: «Olio hidraulikoa».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/1.
- - Hondakinaren kodea: Q7//R9//L9//C51//H14//A241//B0019.
- - EHZ: 130111.
- - Urtean sortutako kantitatea: 51 tona.
Deskribapena: Zenbait makinatan olioa aldatzean sortzen da; erabilitako olio mekaniko eta hidraulikoak dira. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
- 2. hondakina: «Taladrina».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/2.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//L9//C51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 120109.
- - Urtean sortutako kantitatea: 46 tona.
Deskribapena: Mekanizazio-eragiketetan taladrina erabiltzean hondakin gisa sortzen da; emultsio oliotsua da. Makinak garbitzean hondakin horrentzako berariaz identifikatutako GRG-an biltzen da eta, ondoren, hondakin arriskutsuen biltegira eramaten da.
- 3. hondakina: «Fluoreszenteak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/3.
- - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H14//A241//B0019.
- - EHZ: 200121.
- - Urtean sortutako kantitatea: 50 kilogramo.
Deskribapena: Merkurioa duten lanpara erabiliak birjartzeko eragiketetan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.
- 4. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez halogenatua».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/4.
- - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b/5//A241//B0019.
- - EHZ: 140603.
- - Urtean sortutako kantitatea: 1.500 litro.
Deskribapena: Instalazioak, makinak eta piezak garbitzerakoan sortzen da. Hondakin hori identifikatzeko bidoian biltzen da sortzen den lekuan, eta bete ondoren, hondakin-biltegira eramaten da.
- 5. hondakina: «II. taldeko hondakin biosanitarioak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/5.
- - Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//A241//B0019.
- - EHZ: 180103.
- - Urtean sortutako kantitatea: 35 kilogramo.
Deskribapena: Zerbitzu Medikuaren azpiprozesuan sortzen da; hondakin ebakitzaileak eta zorrotzak dira. Edukiontzi hermetiko batean gordetzen da, botikinean; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio baimendutako kudeatzaileari.
- 6. hondakina: «Metalezko ontzi kutsatuak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/6.
- - Hondakinaren kodea: Q5//R13/S36//C41/51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 150110.
- - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Deskribapena: Ontzi hutsak bildu eta elkartzean sortzen da: olioak, pinturak, pinturaren gehigarriak, disolbatzaileak, itsasgarriak, taladrina eta tinta jaso dituzten metalezko ontziak dira. Hondakinarentzat identifikatutako big-bag-etan jasotzen da, sortzen den postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
- 7. hondakina: «Kutsatutako plastikozko ontziak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/7.
- - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A231(1)//B0019.
- - EHZ: 150110.
- - Urtean ekoitzitako kantitatea: 500 kilogramo.
Deskribapena: Ontzi hutsak jaso eta biltzean sortzen da. Olioak, pinturak, pintatzeko gehigarriak, disolbatzaileak, itsasgarriak, taladrina eta tinta jaso dituzten plastikozko ontziak dira. Hondakinarentzat identifikatutako big-bag-etan jasotzen da, sortzen den postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
- 8. hondakin: «Gatz lohiak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/8.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//S27//C24//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 190205.
- - Urtean ekoitzitako kantitatea: noizean behin.
Deskribapena: Elektrolisi-makinan sortzen da.
- 9. hondakina: «Bainu neutralizatzaileak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/9.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//l27//C24//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 060205.
- - Urtean ekoitzitako kantitatea: noizean behin.
Deskribapena: Moztutako hodiak murgiltzen diren ontzian sortzen da.
- 10. hondakina: «Jario hobiko lohiak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/10.
- - Hondakinaren kodea: Q8//D9//P19//C43//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 120112.
- - Urtean ekoitzitako kantitatea: noizean behin.
Deskribapena: Estearato sodikoko bainuaren ostean hodiak xukatzeko hobian sortzen da.
- 11. hondakina: «Emultsio oliotsuak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/11.
- - Hondakinaren kodea: Q8//R1//L9//C51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 130802.
- - Urtean ekoitzitako kantitatea: zehaztu gabe.
Deskribapena: Olioa eta taladrina bereizteko makinan sortzen da.
- 12. hondakina: «Garbiketako likido urtsuak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/12.
- - Hondakinaren kodea: Q7//D15//L21//C24//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 120301.
- - Urtean ekoitzitako kantitatea: zehaztu gabe.
Deskribapena: Uretan oinarri duen piezen koipegabetzearen disolbatzaile baten hemeloan sortzen da.
- 13. hondakina: «Poliklorobifeniloa duen olioa».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/13.
- - Hondakinaren kodea: Q12//D15//L8-10//C32/51//H6/7//A241//B0019.
- - EHZ: 130301.
- - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Deskribapena: Poliklorobifeniloak dituzten olioaren kudeatzaile baimenduaren bidez jasotzerakoan sortzen da. Hondakinarentzat identifikatutako bidoian jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.
- 14. hondakina: «PKB duten gailuak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/14.
- - Hondakinaren kodea: Q12//R13//S10//C32/51//H6/7//A241//B0019.
- - EHZ: 160209.
- - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Deskribapena: Poliklorobifeniloak dituzten oliodun gailuen kudeatzaile baimenduaren bidez jasotzerakoan sortzen da.
- 15. hondakina: «Poliklorobifenilorik ez duten gailuak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/15.
- - Hondakinaren kodea: Q12//R13//L-S8//C51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 160213.
- - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Deskribapena: Analisiaren ostean poliklorobifenilorik ez dutela egiaztatu ostean, oliodun gailuen kudeatzaile baimenduak jasotzen dituenean sortzen da.
- 16. hondakina: «Amiantoa».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/16.
- - Hondakinaren kodea: Q16//D5//S40//C25//H7//A241//B0019.
- - EHZ: 170605.
- - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Deskribapena: Zuntz-zementua duten estalkien instalazioak jasotzerakoan sortzen da. Sortzen den lekutik zuzenean jasotzen du baimendutako kudeatzaileak.
- 17. hondakina: «Disoluzio azidoak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/17.
- - Hondakinaren kodea: Q3//D15//L14//C23//H5/8//A241//B0019.
- - EHZ: 160506.
- - Urtean sortutako kantitatea: 2.000 litro.
Deskribapena: Laborategian hainbat erreaktibo erabiltzean sortzen da; azidoak ditu. Hondakin-biltegira eramaten da hondakin horrentzako identifikatutako bidoian bildu ondoren.
- 18. hondakina: «Disoluzio alkalinoak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/18.
- - Hondakinaren kodea: Q3//D15//L14//C24//H5/8//A241//B0019.
- - EHZ: 160506.
- - Urtean sortutako kantitatea: 2.000 litro.
Deskribapena: Laborategian hainbat erreaktibo erabiltzean sortzen da; disoluzio basikoak ditu. Hondakin-biltegira eramaten da hondakin horrentzako identifikatutako bidoian bildu ondoren.
- 19. hondakina: «Zink oxidoa».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/19.
- - Hondakinaren kodea: Q9//R4//S28//C7//H14//A241//B0019.
- - EHZ: 100503.
- - Urtean sortutako kantitatea: 240 tona.
Deskribapena: Hodia fabrikatzeko zink-oxidoa jasotzerakoan sortzen da. Hondakin-biltegira eramaten da hondakin horrentzako identifikatutako bidoian bildu ondoren.
- 20. hondakina: «Solido kutsatuak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/20.
- - Hondakinaren kodea: Q5//D15//S40//C43/51//H5//A241//B0019.
- - EHZ: 150202.
- - Urtean sortutako kantitatea: 6 tona.
Deskribapena: Ehunak eta xurgatzaileak erabiltzerakoan sortzen da; konposatu aromatikoak eta hidrokarburoak ditu. Hondakin-biltegira eramaten da hondakin horrentzako identifikatutako bidoian bildu ondoren.
- 21. hondakina: «Erabileratik kanpo dauden produktu kimikoak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/21.
- - Hondakinaren kodea: Q5//D15//L40//C22/43//H6//A241//B0019.
- - EHZ: 160508.
- - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Deskribapena: Laborategiko analisietan erreaktiboak erabiltzearen ondorioz sortzen da; metal alkalinoak eta konposatu aromatikoak ditu. Hondakin-biltegira eramaten da hondakin horrentzako identifikatutako bidoian bildu ondoren.
- 22. hondakina: «Emultsio kloratuak».
- - Identifikazioa: A20021507/2000001091/5/22.
- - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C42/51//H6//A241//B0019.
- - EHZ: 130104.
- - Urtean sortutako kantitatea: noizean behin.
Deskribapena: Prozesuko hainbat puntutako kloroa duten ur eta olio nahasketak jasotzerakoan sortzen da. Hondakin-biltegira eramaten da hondakin horrentzako identifikatutako bidoian bildu ondoren.
«Tenkatzearen olioa» izeneko hondakina sortzea egiaztatuko da, tenkatze- eta kalibratze-operazioetan, hondakin hori ez da identifikatua izan. Egoera hori argitu beharko da.
a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan. Hondakin Arriskutsuen biltegiratze-gunerako egokitze-plana aurkeztuko da.
b) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek, hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.
d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta biltegiratzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.
e) Hondakin arriskutsuak gordetzeko denbora ezingo da 6 hilabetetik gorakoa izan.
f) Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Hijos de Juan de Garay SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea, bost urtean gutxienez.
h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
i) Hijos de Juan de Garay SA enpresak sortutako olio erabilia ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari, industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenari, jarraituz kudeatu beharko da.
j) Ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan, Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duenean, begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Hijos de Juan de Garay SA enpresak.
k) Irailaren 29ko 259/1998 Dekretu horri jarraituz, Hijos de Juan de Garay SA enpresa behartuta egongo da olio-hondakinen ezaugarri fisiko-kimikoak egiaztatzera (aipatutako dekretuak arautzen du olio horren kudeaketa), azken kudeatzaile baimenduari trata dezan entregatu aurretik. Egiaztapen hori ez da nahitaezkoa izango, dekretu horren 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hijos de Juan de Garay SA enpresak olio-hondakin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko transferentzia-estazio baimendu batean entregatu behar baditu. Kasu horretan, estazio horren titularrak hartuko du bere gain eginbehar hori, olioa azken kudeatzaile baimenduari bidali aurretik.
l) Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.
m) Hijos de Juan de Garay SA enpresak poliklorobifeniloak eduki ditzaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu 1999ko abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren, poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituena, baldintzak eta errege dekretu hori aldatzen duen 2006ko otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua; gero, azken ekitaldiari dagokion poliklorobifenilo-edukia jakinarazi beharko du. Hijos de Juan de Garay SA enpresak poliklorobifeniloak dituzten gailuak dituen artean, nahitaez aurkeztu behar du urtero Errege Dekretu horrek araututako jakinarazpena.
n) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Erregelamenduan ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Hijos de Juan de Garay SA enpresak era horretako substantzia erabilirik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparatuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.
o) Hijos de Juan de Garay SA enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helmuga eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda. Adierazpen hori IKS-L03 Sistemaren bidez egingo da.
p) Erregistro bat egingo da eta bertan hondakin guztien, kopurua, izaera, identifikazio-kodea (uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez), jatorria, tratamendu-metodoak, eta tratamendu-tokiak, bai eta sortze- eta lagatze-datak, jasotze-maiztasuna eta garraiobidea, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.
q) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxiena sortzeko, Hijos de Juan de Garay SA enpresak prebentziozko neurriak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera Gutxitzeko Plana egin eta aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetza honetan, gutxienez lau urtean behin.
r) Atal honetako f), g) (kudeatzaileak EAEn daudenean), o) eta p) idatz-zatietan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
s) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Hijos de Juan de Garay SA enpresak 108/1991 Errege Dekretuan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egitean segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.
B.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.
Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:
(Ikus .PDF)
a) B.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, nahasketak izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan. Horri dagokionez, egungo egoeran Euskal Autonomia Erkideagoan baliotu daitezkeen hondakin-frakzioak hauek dira: papera eta kartoia, zura, plastikoak, metal ferrikoak eta metal ez-ferrikoak. Ezingo dira baliotu daitezkeen hondakinak zabortegira eraman eta beraz, HHS izeneko hondakinen bereizketa egin beharko da baliotu daitezkeen frakzioen balioztapena egin ahal izateko. Ondoko informazioa aurkeztuko da:
- «Nahasketak» hondakina osatzen duten hondakinen identifikazioa.
- Osatzen duten sortutako hondakin-mota bakoitzaren kopurua.
- Osatzen duten hondakin-mota bakoitzaren sortze-prozesua.
- Osatzen duten hondakin-mota bakoitzaren baimendun kudeatzailearen (balioztagunea) onarpen-agiria.
b) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.
c) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.
d) Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Hijos de Juan de Garay SA enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokidea, horiek derrigorrezkoak direnean, bost urtean gutxienez.
e) Halaber, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
f) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
g) Aurreko d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
B.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.
Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Hijos de Juan de Garay SA enpresak honako informazioa aurkeztu beharko du:
● Isurien aurkako sistemak ezarri: Biltegiak biltegiratze-guneetan eta gaiak manipulatzeko guneetan betetzerakoan eragiten duten alarma-mailekin.
● Epoxy pintura-kapak aplikatu lurzoruan kutsagarriak sartu ez daitezen.
● Produktu xurgatzaileak instalazio guztian banatzea istripuzko isuriak ekiditeko.
● Gai kimikoak eta hondakinak aldi batez biltegiratzeko atxikipen-kubetak jarri.
● Hautsezko gaiak ahalik eta gutxien arrastatzea ondoko neurri orokorrak aplikatuz:
- Hautsezko gaiak siloetan, pabiloi barruan, edo horrelakorik ezean, haizetik hobekien babestutako guneetan biltegiratu.
- Haize gogorra dabilenean hautsezko solidoak manipulatzea saihestu.
- Materialak deskargatzeko altuera mugatu.
● Isurketek, jarioek edo ihesek kaltetu ditzaketen lursaileko gainazal guztiak zolatuak eta irazgaiztuak egongo dira.
● Isurketak, jarioak edo ihesak eragozteko moduan gordeko dira lehengaiak, erregaiak eta produktuak.
Era horretan, ontzi mugikorretan zein finkotan gordetako produktu kimiko likido guztiek (batez ere substantzia eta prestakin arriskutsuak) eta gordetako erregai likidoek jarioak biltzeko sistema izango dute.
Produktu kimikoak gordetzeari buruz indarrean dagoen araudiak eragindako biltegiratzeek araudi horretan ezarritako babes-neurriak beteko dituzte. Petrolio-instalazioei buruz indarrean dagoen araudiak eragindako biltegiratzeek araudi horretan ezarritako babes-neurriak beteko dituzte. Egiaztapen horiek egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
● Hondakinak aurreko ataletan jada aipatu diren jarraibideen arabera gordeko dira.
● Hondakin metalikoak barruan edo, hala ezin bada, estalkipean biltegiratuko dira, lixibiatuak lurzorura eta uretara ahalik eta gutxien heltzeko.
B.5.– Zaratari buruzko baldintzak.
Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:
a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.
b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.
c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.
d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko guneetako zarata-maila.
C) Ingurumena Zaintzeko Programa.
Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:
C.1.– Atmosferara botatzen diren poluitzaileak kontrolatzea.
a) Hijos de Juan de Garay SA enpresak isurien kontrola egin beharko du, informazio honi jarraituz:
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
* 1. fokuari dagozkion Dioxinak eta furanoak, Cl- eta HF parametroak gutxienez lehen urtean zehar neurtuko dira. Lortutako emaitzen arabera, horientzako kontrolak edota mugak ezarri ahal izango dira.
b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendun kontrol-erakunde (BEK) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurketa, gutxienez ordubetekoa bakoitza). Dioxinak eta furanoak ere neurtzen direnean, 6 edo 8 orduz neurtuko dira. Aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurtzeen kontrolek eta neurketa-baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.
c) Baimendutako kontrol erakundeak adierazitako parametro guztiak neurtu eta horien gainean egiten dituzten txostenak bidali beharko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan kontrol-maiztasuna ezarri aurretik egindakoak badira. Atmosferara egiten diren isurtzeen ondorengo kontrolak, egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
c) Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta 1976ko urriaren 18ko Aginduak, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoak, 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio hori eguneratuta egongo da, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dute.
e) «Azalen beste garbiketa bat» (II. eranskina 5. atala) delakoaren jarduerarako disolbatzaileen kontsumoa 2007an jarduera jakin batzuetan disolbatzaileen erabilerak eragindako konposatu organiko hegazkorren emisioak mugatzeko baldintzei buruzko urtarrilaren 31ko 117/2003 Errege Dekretuan aipatu jarduerarako ezarritako kontsumo-mugatik oso gertu egon zenez, urtero aipatu 117/2003 Errege Dekretuaren aplikazioa aztertuko da eta horretarako urtero igorriko da aipatu jardueran eginiko disolbatzaileen kontsumoa. Aplikatuko balitz, horren inguruan Ingurumen Sailburuordetzak eskatutako informazioa gehituko zaio.
C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.
a) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:
(Ikus .PDF)
b) Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea nola ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek (Jabari Publiko Hidraulikoaren 255. artikulua), edo bestela, saneamendu-sarearen kudeaketaz arduratzen den erakundeak (isurketa kolektorera egiten bada) egin eta egiaztatuko du, eta goiko puntuetan aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.
Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.
c) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
d) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen baditu.
e) Isurketan lehen aipatutako maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak aipatzen dituen gai arriskutsuak dauden dioen adierazpen bat igorriko du titularrak urtero. Adierazpen horretan produkzio-prozesuan manipulatu diren substantzia guztiak adierazi behar dira, nahiz eta isurketan ez detektatu.
C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.
Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:
(Ikus .PDF)
1. oharra: «Metal likidoa» adierazleak metal urtuari egiten dio erreferentzia urteko ekoizpenaren aurrean.
2. oharra: Dioxinen eta furanoen lehen neurketan jasotako datua aurkeztuko da.
3. oharra: «Gai arriskutsuak» eta «metal likidoak» delakoen adierazleak, uretara egindako isurketen kasuan, aipatutako parametro bakoitzaren urteko batez bestekoari egiten diote erreferentzia.
C.4.– Zarataren kontrola.
Kontrola 2 urtero egingo da, hartuko diren neurri teknikoen baliotasuna bermatzeko, aurkezturiko agiriaren arabera, dokumentazio horretan adierazten diren fokurik garrantzitsuenen eragin negatiboak murrizteko.
Jarduera garatzen den lursaileko kanpoko baldintza akustikoak urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan, hiru urteroko maiztasunez. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.
Sustatzaileak neurketen proposamen zehatz bat landu beharko du eta neurketa-metodo zehatzak adierazi bertan. Proposamena ebazpen honen C.6 atalak aipatzen duen ingurumena zaintzeko programaren agiri bateginari gehituko zaio.
C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.
Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.
Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Gipuzkoako Ordezkaritza).
C.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.
Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.
Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).
D) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.
D.1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.
Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.
D.2.– Jarduera uztea.
Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (28.51 idazpurua), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Hijos de Juan de Garay SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.
D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.
Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean ez-ohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:
a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.
b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona gehitu behar dira.
d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
e) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
f) Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
g) Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
h) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.
i) Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.
j) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.
k) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.
l) Arazteko instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, hori tratatzeko.
m) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
n) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko. Kasu horretan, honako baldintza hauek azpimarratu behar dira:
Estazioan erroilu erako edo gai pikortatuzko, edo antzeko berariazko gai xurgatzailea egongo da, ustekabeko jario edo ihesetan berehala aplikatu ahal izateko.
Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunea isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
Ebazpen honen B.4 atalean deskribatutako jarduerez gain, gasolioa biltegiratzeko eta maneiatzeko instalazioak behar den bezala isolatuko dira, gerta daitezkeen haustura, ustekabeko gainezkatze, eta abarrei aurre egiteko.
Araztegia ustiatzeko enpresa espezializatu batek egindako protokolo edo eskuliburu bat izango da nahitaez, eta ekipo elektromekaniko, zunda, mintz, dosifikatu eta kontrolatzeko tresna eta abarren azterketa eta mantentze-lanak finkatuko dira bertan.
Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
Era berean, nahitaez kontratu bat sinatzea eskatzen da araztegiaren mantentze-lanetarako, eta prozesuaren, errendimendu eta arazketaren, ekipo elektromekaniko eta sentsoreen funtzionamendu egokia ikuskatzeko.
Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.
o) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ez-ohiko gertaeraren baten aurrean (beste hainbaten artean, ihesak, jarioak,lurzorua edo urak kutsa ditzaketen hondakinak, erregaiak edo substantzien isurketa garrantzitsuak; suteak), gorabehera edo ez-ohiko gertaera horren berri eman beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari.
p) Gorabehera edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:
- Gertakari-mota.
- Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
- Iraupena.
- Ustekabeko isuria bada, emaria eta isuritako gaiak.
- Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.
- Eragindako kalteen balioespena.
- Hartutako neurri zuzentzaileak.
- Berriro gerta ez dadin aurreikusitako neurriak.
- Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.
q) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
E) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa, jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
F) Urtean behin Hijos de Juan de Garay SA enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara botatako kutsagarriei, uretara egindako isurketei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, E-E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duen apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuari jarraituz.
Informazio hori ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko da. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web-orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.
Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.
Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.
G) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.
Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.2 (26 zk. duen fokuaren UTM koordenatuak); B.1.3 (CO parametroaren egungo isurtzeen egiaztapena 6, 7, 8, 9, 10 eta 11 zk. duten fokuetan); B.1.4. Garbiketa-proposamena (maiztasuna eta garapen-maila) makinentzat zein bideentzat; B.2.2 (Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Isurketa Baimen eguneratua letoi-zirkuituak hustean sortzen diren hozte-urak barne) (Kutsagarriak arrasta ditzaketen euri-uren bolumen eta emarien aitorpena, ur horien analisiak, UTM koordenatuak eta planoan kokatzea, letoiaren hozte-urak kolektorera konektatzeko plana); B.3 («tenkatzearen olioa» hondakinaren sortzeari buruzko azalpena); B.3.1.a) (hondakinak biltegiratzeko egokitzapen-plana); B.3.1.f) (Sortutako hondakin arriskutsuen onarpen-agiria); B.3.1.m) (Poliklorobifenilo izatearen adierazpena); B.1.3.1.p) (Sortutako hondakin arriskutsuen kontrolerako erregistro-eredua); B.3.2.a) («nahasketak» hondakina osatzen duten hondakinen identifikazioa, bakoitzaren sortze-kopurua, sortze-prozesua eta bakoitzaren onartze- eta baliotze-agiria); B.3.2.e) (Sortutako hondakin ez-arriskutsuen onarpen-agiria); B.3.2.g) (Sortutako hondakin ez-arriskutsuen kontrolerako erregistro-eredua); B.4 (Lurzoruaren kalitatea babesteari buruzko baldintzak); C.1 (Atmosferara egindako isurketen neurketak, KEB-aren Txostenak eta isurketa atmosferikoen erregistro-eredua); C.4 (Zarata neurtzeko proposamen zehatza); C.6 (Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina); D.1 (Isurketa eta hondakinen sorreraren zenbatespena mantentze-lanetan); D.3.a) eta b) (Mantentze-lanen eskuliburua, ikuskapen eta kontrolerako programa); D.3.h) (Biltegiratze-ziurtagirien egiaztapena); D.3.i) (Larrialdi egoeretarako eskuragarri dauden materialen zerrenda); D.3.j) (Kubetak husteko protokoloa); eta D.3.s) (Suteen aurka babesteko ziurtagiriak).
Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta hornitu direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.
Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den egunetik kontatzen hasita.
Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.
Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.
Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.
Bostgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.
Seigarrena.– Hijos de Juan de Garay SA enpresak Ebazpen honen xede den soldatutako eta doitasun kalibratuko hodiak, letoizko barrak eta automozioko osagaiak fabrikatzeko jarduerarako jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.
Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:
● Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.
● Hijos de Juan de Garay SA enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.
● Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.
Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Hijos de Juan de Garay SA enpresari, Oñatiko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.
Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hamargarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamenduko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta ondorengoetan (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).
Vitoria-Gasteiz, 2009ko martxoaren 25a.
Ingurumeneko sailburuordea,
Ibon Galarraga Gallastegui.