Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2012ko azaroaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE ANTOLAMENDU SAILA
4909

EBAZPENA, 2008ko apirilaren 21ekoa, Ingurumen sailburuordearena, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresari ingurumeneko baimen bateratua ematen diona, Laudioko udalerrian (Araba) altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzeko jarduera gauzatu dezan.

AURREKARIAK

2006ko maiatzaren 24an, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak xedatutakoaren arabera, Laudioko (Araba) udalerrian altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzeko jarduerarako. Eskaerarekin batera, Laudioko Udalak 2005eko irailaren 9an eman zuen aldeko Hirigintza-txostena eta dokumentazio tekniko hau aurkeztu zuen:

– «Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresaren instalazioetarako Ingurumeneko Baimen Bateratuaren eskaera. Laudioko instalazioa (Araba). Oinarrizko proiektua» (2006ko otsaila).

– «Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresaren instalazioetarako Ingurumeneko Baimen Bateratuaren eskaera. Laudioko instalazioa (Araba). Laburpen ez-teknikoa» (2006ko otsaila).

Erreferentziako baimena eskatzeko orduan, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak, besteak beste, irekitzeko baimena zuen, 2003ko uztailaren 21ekoa. Altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzeko eman zitzaion baimena. Halaber, enpresa sustatzaileak honako baimenak zituen: hondakin arriskutsuei dagokien baimena, 2003ko otsailaren 24koa, eta hondakinei buruz indarrean den araudiak ezarritakoaren araberako 2004ko maiatzaren 19ko moldaketari dagokiona; isurketei buruz indarrean den araudiak ezarritakoaren arabera, isurtzeko 1998ko azaroaren 5eko eta 2001eko maiatzaren 23ko baimenak; atmosfera kutsatu dezakeen instalazio gisa dagozkion baimenak, 1998ko azaroaren 9koa eta 2001eko irailaren 27koa, atmosferari buruz indarrean den araudiak ezarritakoari jarraituz.

2006ko ekainaren 2an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektua jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki, Laudioko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari kontsultatu zien.

Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari 2006ko azaroaren 6an; espedientea 2007ko azaroaren 30en osatu zen.

Ingurumen sailburuordeak 2007ko azaroaren 14an emandako Ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2007ko abenduaren 3an. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru egunkaritan argitaratu zen 2007ko abenduaren 2an, eta proiektuak hartuko duen eremuaren ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, hainbat alegazio aurkeztu direla egiaztatu da, eta modu laburtuan I. eranskinean jaso dira.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2008ko urtarrilaren 14an Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Laudioko Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2008ko martxoaren 5ean, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresaren esku utzi zen, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta.

2008ko martxoaren 27an sustatzailearen jakinarazpena jaso zen. Jakinarazpen hartan hainbat ohar egiten ziren Ingurumeneko Baimen Bateratuaren Ebazpen-Proposamenari lotuta.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, lege horren xedea da atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea edo, hori ezinezkoa denean, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea; eta hori lortzeko, ingurumen osoaren babes-maila altua helburutzat harturik, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezartzea.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoa betez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusia dutenak.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluak ezartzen duena betez, ingurumeneko baimen bateratua behar dute 1. eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua, berau aplika daitekeen instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena emateko parte hartuko duten Herri Administrazio desberdinen artean koordinatuta izango den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen araudiaren araberako ingurumeneko administrazio-baimen guztiak egintza administratibo bakar batean bildu nahi dira. Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak aurkeztutako proiektuaren kasuan, baimen hauek guztiak behar ditu: hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen sortzaileak behar dituen baimenak; saneamenduko sare orokorrera isurketak egiteko baimena; eta ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari dagozkionak eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta zuzentzeari dagozkionak. Beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztuko dituzte, espedientean parte hartzen dutela agerian utziz.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuei buruzko azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuak aurreikusten duen jarduera sailkatuetarako udal-baimenaren prozedura ordezkatzen du; ez du ordezkatzen, ordea, udal agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da, baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko bada; baita aipatu arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko aipamena egiten bada ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Herriko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Laudioko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Azkenik, instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, Ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika onenen erabilera eta aplika dakiokeen alorreko legerian ezarritako neurriak eta baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen 2001eko abenduko metalen eraldaketaren sektorearen inguruko BREF agiriaren edukia (Reference Document on Best Available Techniques in Ferrous Metals Processing Industries) eta 2005eko iraileko azaleren tratamenduaren sektorearen inguruko BREF agiriaren edukia (Reference Document on Best Available Techniques in Ferrous Metals Processing Industries) izan dira kontuan.

Espedienteko txostenak eta aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, horiekin lotuta txostena erantsi da I. eranskinean, eta ebazpen-proposamena sinatu eta Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da. Zentzu horretan, kontuan izan behar da organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek sustatzaileak izapidetze honetan egindako oharrak aztertu dituztela, eta guztiak kontuan hartu direla Ebazpen hau lantzeko orduan.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen 2005eko urriaren 25eko 340/2005 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak 2008ko martxoaren 5ean emandako ebazpen-proposamena; Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra; Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea; Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzko ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; Legea burutzeko araudia onartzen duen irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua; Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 25eko 340/2005 Dekretua; Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, eta aplikatzeko den gainerako araudia,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Laudioko (Araba) udalerriko Irukurutzeta kaleko 8. zenbakian helbide soziala eta IFK: A-01140227 zenbakia duen Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea, Laudioko (Araba) udalerrian altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzeko jarduerarako, eta Ebazpen honen bigarren atalean zehaztutako baldintzak jarraituz.

Era berean, Ingurumeneko Baimen Bateratu hau eman da, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 19. artikuluaren arabera, Arroko Erakundeak landu beharreko txostenaren emaitzei kalterik egin gabe.

Jarduera, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskineko 2.6 kategorian sartuta dago, «Tratamendurako erabilitako kubeten edo linea osoen bolumena 30 m3-tik gorakoa denean, prozedura elektrolitiko edo kimiko bidez metalen eta plastikozko materialen gainazala tratatzeko instalazioak» izenekoan.

Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresa Irukurutzeta kaleko 8. zenbakian kokatzen da, Laudioko (Araba) udalerrian. Lur-eremuaren azalera, guztira, 73.528 m2-koa da.

Jarduera, soldadurarik gabeko altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzean oinarritzen da, beroan egindako estrusio-prozesu baten bidez. Instalazioak altzairu herdoilgaitzezko 28.209 tona hodi inguru ekoizten ditu urtero.

Lehengaia hiru artezteko makina automatikotan prestatzen da. Esmerilatutako totxoa multiplotan ebakitzen da, 700 eta 1.000 mm artean, eta horiek etapa anitzeko indukzio-labe horizontaletan sartzen dira, berotu daitezen, beroan zulatzeko tenperaturara (1.200 şC) iritsi arte.

Presiozko uraren eta ondoren beirazko hautsaren bidezko koipetzearen bidez desugerketa-eragiketaren ostean, multiploa zulaketara (1.600 tona) pasatzen da, eta etapa bakar batean multiploa tinkatu eta zulatu egiten da.

Indukzio-labe bertikaletan berriz berotu ondoren, desugerketa eta koipetzea hasten dira; ondoren, estrusioaren etapa dator eta honetan, multiplo zulatu hodi bihurtzen da eragiketa bakar batean. Ondoren, hodiak hozketa-ohantzera pasatzen dira.

Erdiko dimentsioak dituzten hodiak eskuratzeko, ijezketa beroan egiten da laburtzeko eta luzatzeko ijezkailuan, aldez aurretik haga mugikordun labean berotu ondoren. Fabrikatutako hodiak akaberako eta garbiketako guneetara pasatzen dira, bukaerako ikuskaritza eta bidalketaren aurretik.

Esmerilaketa-prozesuan, isurtzeek bilketa- eta iragazketa-sistema bat dute sortutako hautsa ezabatu ahal izateko. Era berean, leuntzeko makina automatikoak autogarbiketa duten 6 kartutxo-iragazki ditu sortutako hautsa xurgatzeko.

Desugerketa-upeletatik datozen isurtzeek gasak albotik xurgatzeko sistemak dituzte, eta garbiketa-dorre batera bideratzen dira.

Granailatze-prozesuan sortutako isurtzeek hautsak biltzeko 15 zaku-iragazle dituzte.

Instalazioan sortutako efluenteen artean, industria-urak, ur sanitarioak eta euri-urak daude.

Industria-urak ondorengoez osatuta daude: zirkuitu irekiko prentsen hozketa-urak, zulo batean biltzen direnak prentsa-dekantagailua izeneko dekantagailu batean tratatu daitezen; tinkatu eta zulatu aurreko desugerketa-urak; tinkatu eta zulatu ondorengo desugerketa-urak; eta hodien desugerketa-urak, era berean, prentsa-dekantagailuaren aurreko zulora doazenak.

Era berean, industria-uren artean ijezkailuen garbiketa-urak, Laburtzeko Ijezkailuaren Dekantagailura bideratzen direnak, eta upelen eta garbiketa-dorreen urak, neutralizazio, aireztapen, dekantazio eta pH-aren kontrolaren tratamendu fisiko-kimikoaren sistemara bideratzen direnak.

Industria-ur guztiak zeharka isurtzen dira Nerbioi ibaira, Laudio udalerriko kolektore-sarearen bidez, eta isurketa-puntu bakar baten bidez. Halaber, isurketa-puntu honetatik bulegoko eta jangelako ur sanitarioak, hobi septikotik pasatu ondoren, aldagela nagusien ur sanitarioak eta teilatuetatik jaisten diren euri-urak isurtzen dira.

Bestalde, sindikatuen aldagelatik datozen ur sanitarioak zeharka isurtzen dira Nerbioi ibaira, udaleko saneamendu sarearen bidez, eta isurketa-puntu bereizi baten bidez.

Proiektuak, besteak beste, teknika onenen erabilera (TOE) izan daitezkeen ondorengo neurriak barneratzen ditu:

– Isuri eta jarioen bilketa, segurtasun-zulo eta drainatzeen bidez.

– Olioa eta uraren bereizketa eta olioa berrerabiltzea.

– Hondakin-uren arazketa tratamendu-instalazioetan.

– Sortutako hautsa ezabatzea, mahuka-iragazkien sistemen bidez.

– Hozketa-sistema irekiak.

– Azidoen beroketa, gas naturalaren errekuntza murgilduaren bidez.

– Tratamendu-bainuen bizitza luzatzea, eragiketa-parametroak kontrolatuz eta irakuzketa anitzak eginez.

– Airea disoluzio azidoetan erauztea.

Bigarrena.– Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak Laudioko (Araba) udalerrian sustatutako altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzeko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea:

A) Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak aldaketa horien berri emango du.

B) Neurri babesle eta zuzentzaileak sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:

B.1.– Instalazioaren funtzionamendurako baldintza orokorrak.

B.1.1.– Airearen kalitatea babesteko baldintzak.

B.1.1.1.– Baldintza orokorrak.

Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isurtzeek ez dituzte Ebazpen honetan ezarritako balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren. Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango gai kutsatzaileak mugarik gabe isuri eta horiek biltzea teknikoki edo ekonomikoki bideragarria ez denean, edota ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabean gai kutsatzailerik ez botatzeko, eta botatzen direnak giza osasunerako nahiz gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta mantenduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. instalazioak foku hauek ditu, indarrean den araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Sustatzaileak foku guztien UTM koordenatuak eman beharko ditu.

Foku hauetaz gain, jarraian deskribatzen diren isurtze-iturriak daude:

(Ikus .PDF)

Sustatzaileak foku ez-sistematikoaren garaiera, diametroa eta UTM koordenatuen berri eman beharko du.

1000158- 13D fokuaren isurtzeek instalazioaren funtzionamendu globalaren % 5 baino gehiago funtzionatzen hasten badira edo ordubete baino epe luzeagotan urtean 12 aldiz baino gehiago isurtzen hasten badira, foku gisa erregularizatu daitezen eskatuko da.

B.1.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Atmosferara isurtzen diren gai poluitzaileek ondorengo balioak ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-ko tenperatura, 101,3 kPa-ko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko arauz egingo diren aldizkako ikuskaritzetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40a gainditzen duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi honetako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eraginpeko zonaldean ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

9. fokuaren kasuan, azido fluorhidrikorako (HF) adierazitako isurtzeko muga-balioa (5 mg/Nm3) betetzeko epea 2009ko urtarrilaren 1a izango da. Foku horretan azido fluorhidrikorako (HF) adierazitako isurtzeko balioak bete daitezen, egokitzapen-plan bat aurkeztu beharko da, mugarri definituak eta betearazteko aurrekontua dituen kronogramarekin batera.

B.1.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistema.

Fokuetako gas-hondarrak kanporatzeko tximiniek ez dute B.1.1.2 atalean jasota dagoen goreneko kota baino baxuagoa izango. Tximinietan behar beste neurri hartuko dira Industria Ministerioak 1976ko urriaren 18an emandako Agindua (Industriak atmosferan eragiten duen kutsadurari aurrea hartu eta hori zuzentzeari buruzkoa) bete dezaten; besteak beste, laginak hartzeko puntuetara iristeko sarbide seguru eta errazak izango dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein perturbazio izan dezakeen gunera bitarteko distantziak (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute. L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetarako inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

B.1.2.– Saneamendu-sarera isurtzeko baldintzak.

B.1.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia:

Altzairu herdoilgaitzezko hodien fabrikazioa.

Jarduera-taldea: Metala.

Mota-taldea-EJSN: 1-2-27.22.

(Ikus .PDF)

B.1.2.2.– Gehienez isuri daitezkeen emari eta bolumenak.

Instalazioan isurketa bakarra sortzen da, industria-urez eta euri-urez osatutakoa.

(Ikus .PDF)

B.1.2.3.– Isurketaren ezaugarriak:

Ondorengo zerrendan ageri dira isurketen kutsaduraren parametroen ezaugarri nagusiak, bakoitzarentzat ezarritako muga-balioekin:

a) 1. isurketa: industria-urak, euri-urak eta bulego nagusien, sukaldearen eta aldagela nagusien ur sanitarioak

(Ikus .PDF)

Gainera, ingurune hartzaileari dagozkion arauak eta kalitate-helburuak bete behar dira. Aitzitik, titularrak kasuan kasu tratamendu egokia egin beharko du, isurketaren ondorioz aipatutako kalitate-helburuak urratzen ez direla ziurtatzeko.

Baimen honek baldintza honetan berariaz aipatutako substantzien isurketak bakarrik barne hartzen ditu eta, batez ere, maiatzaren 23ko 606/2003 Errege Dekretuaren Hirugarren Xedapen Gehigarrian barne hartutako substantzienak. Dekretu horrek Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudia onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretua aldatzen du, eta abuztuaren 2ko 29/1985 Uraren Legeko Atariko Titulua, I., IV., V., VI. eta VIII. tituluak garatzen ditu.

B.1.2.4.– Araztu eta husteko instalazioak.

Hondakin-urak arazteko instalazioek edo zuzentzeko neurriek honako jarduera hauek barne hartuko dituzte funtsean:

– Prentsa-dekantagailua: dekantagailu bat da eta bertara zuzentzen dira desugerketa-urak, tinkatu eta zulatu aurretik, desugerketa-urak tinkatu eta zulatu ondoren, hodien desugerketa-urak eta prentsen hozketa-urak.

– Laburtzeko Ijezkailuaren dekantagailua: ijezkailuak garbitzerakoan erabiltzen den presiozko ura bertara bideratzen da.

– Upelen eta garbiketa-dorreen tratamendu fisiko-kimikoa; ondorengoan oinarritzen da:

– Kare-esnea duen gordailuaren neutralizazioa.

– Aireztapena.

– Dekantazioa.

– PH-aren kontrola: pH-a 6 eta 8 artean baldin badago, korrontea instalazioko industria-uren sarera bidaltzen da; ezarritako mugak betetzen ez badira, neutralizazio-prozesuaren burura bidaltzen da.

Laudioko araztegia abian jartzeko orduan euri-urak Nerbioi ibaira hustea ekartzen duten hondakin-uren sare bereizleak egongo balira, ur horiek ibilgura isurtzeko baimena eskatu beharko da edo kutsatzailerik ez dutela egiaztatu beharko da.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horrek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango ditu. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

B.1.2.5.– Isurien kontrol-kanona.

Uraren Legearen Testu Bateginaren 113. artikulua eta Jabari Publiko Hidraulikoaren Araudiko (606/2003 Errege Dekretua) 291. artikulua aplikatuz, honako hau da isurien kontrol-kanonari dagokion zenbatekoa:

IKK: Isurien Kontrol-Kanona = V x Pu.

Pu = Pb x Cm.

Cm = C2 x C3 x C4.

Honela ulertuta.

V = Isurketa baimenduaren bolumena (m3/urte).

Pu = Isurketaren kontroleko prezio unitarioa.

Pb = Oinarrizko prezioa m3-ko isurketaren izaeraren arabera.

Cm = Isurketaren maiorazioko edo minorazioko koefizientea.

C2 = Isurketaren ezaugarrien araberako koefizientea.

C3 = Isurketaren kutsadura-mailaren araberako koefizientea.

C4 = Ingurune hartzailearen ingurumen-kalitatearen araberako koefizientea.

Isurketa: industria-urak, euri-urak eta bulego nagusien, sukaldearen eta aldagela nagusien ur sanitarioak:

(Ikus .PDF)

Cm = 1,09 x 2,5 x 1,.25 = 3,40625.

Pu = 3,40625 x 0,03005 = 0,10236 euro/m3.

Isurien kontrol-kanona: 274.902 x 0,10236 = 28.138,97 euro/urte.

Kanonaren zenbatekoa ez da aldatuko isurtzeko baimenaren baldintzak edo isurien kontrol-kanonaren kalkulua osatzen duten faktoreetako bat aldatzen ez den artean.

Urte natural bakoitza amaitu ondoren, administrazio eskudunak baimenaren titularrari urte horri dagokion isurien kontrol-kanonaren likidazioa jakinaraziko dio.

Isurien kontrol-kanona autonomia erkidegoek edo tokiko korporazioek saneamendu- eta arazketa-obrak finantzatzeko ezar ditzaketen kanon edo tasekiko independentea izango da (TRLA 113.7. artikulua).

B.1.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplika dakiekeen berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hondakinak karakterizatu egin beharko dira euren izaera zehaztu eta helburu egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketa saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira, autosufizientzia eta gertutasun printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako jarraibideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltzeko eremuek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira ezbeharrean gerta daitezkeen isurketak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Laudioko Udalean.

B.1.3.1.– Hondakin arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak honako hauek dira:

1. Prozesua «Multiploen fabrikazioa.»

Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

2. Prozesua «Hodiaren konformazioa.»

Prozesu honetan sortzen diren hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

3. Prozesua «Erdiko neurriak dituzten hodien eragiketak».

1. hondakina: «Olioa eta herdoil-azala duten lohiak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/3/1

Hondakinaren kodea: Q8//D9//P-L9//C51//H5//A231(1)//B3124

HKE: 130502

Urtean sortutako kantitatea: 46,4 tona.

Ijezkailuak presiozko urarekin garbitzeko eragiketetan sortzen da; partikula solidoak eta hidrokarburoak dituzten lohi urtsuak dira. Laburtzeko ijezkailuaren dekantazio-upeletik zuzenean jasotzen da, baimendutako kudeatzaileari bidaltzeko.

Prozesu honetan sortzen diren bestelako hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

4. Prozesua «Akabera».

1. hondakina: «Azido sulfuriko agortua».

Identifikazioa: A01140227/100002642/4/1

Hondakinaren kodea: Q7//D9//L27//C23//H8//A231(1)//B3124

HKE: 110105

Urtean sortutako kantitatea: 1533,5 tona.

Hodien beira-kentze eragiketetan sortzen da; H2SO4 eta HF eta metalezko partikulen arteko nahasketa duen hondakin azidoa da. Beira-kentze upeletatik edo aldi baterako (72 ordu baino gutxiago) gordailutik zuzenean jasotzen da baimendutako kudeatzaileari bidaltzeko. Biltegia hormigoiz eraikia dago eta azidoaren kontrako estaldura du; nabearen azpialdean babespean kokatzen da.

2. hondakina: «Azido nitriko agortua».

Identifikazioa: A01140227/100002642/4/2

Hondakinaren kodea: Q7//D9//L27//C23//H8//A231(1)//B3124

HKE: 110105

Urtean sortutako kantitatea: 923,1 tona.

Desugerketa-pasibazio eragiketetan sortzen da; HNO3 eta HF eta metalezko partikulen arteko nahasketa duen hondakin azidoa da. Sortzen den lekutik zuzenean jasotzen da baimendutako kudeatzaile bati bidaltzeko.

3. hondakina: «Lohi metaliko azidoak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/4/3

Hondakinaren kodea: Q8//D9//S27//C23//H14//A231(1)//B3124

HKE: 110109

Urtean sortutako kantitatea: 33,4 tona.

3. garbiketa-upelaren hondoak garbitzeko eragiketetan sortzen da, beira-kentze eragiketen ostean; herdoil-azal metalikoa eta zertxobait azidoa da. Edukiontzi metaliko irekian jasotzen da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte. Prozesu honetan sortzen diren beste hondakin arriskutsuak beste prozesu batzuetako izen bereko beste batzuekin kudeatzen dira; batera kodetuta agertuko dira Zerbitzu Orokorrak prozesuan.

5. prozesua «Gas efluenteak araztea».

Gas-garbiketatik eratorritako ur azidoak, prozesu honetan sortzen direnak, «Hondakin-uren tratamendu» prozesura bideratzen dira neutralizatu daitezen.

6. Prozesua «Hondakin-uren tratamendua».

1. hondakina: «Ur azidoen neutralizazio-lohiak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/6/1

Hondakinaren kodea: Q8//D9//L27//C24//H5//A231(1)//B9301

HKE: 190205

Urtean sortutako kantitatea: 625,2 tona.

Neutralizazio-instalazioan sortzen da, «Gas efluenteen garbiketa» prozesuan gas-garbiketaren eragiketetatik eta «kabera» prozesuan hodien garbiketa eragiketetatik datozen ur azidoen kare-esnearen bidez. Sortzen den lekutik zuzenean erretiratzen da, baimendutako kudeatzaileari bidaltzeko.

2. hondakina: «Prentsa-iragazkiaren lohiak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/6/2

Hondakinaren kodea: Q8//D9//S27//C24//H5//A231(1)//B9301

HKE: 110109

Urtean sortutako kantitatea: 26,26 tona.

«Gas efluenteen garbiketa» prozesuan gas-garbiketaren eragiketetatik eta «Akabera» prozesuan hodien garbiketa eragiketetatik datozen uren arazketa-instalazioan sortzen da.

Lurzoru estankoan, nabearen barruan, hondakin horrentzat identifikatutako big-bag-etan jasotzen dira.

7. Prozesua «zerbitzu orokorrak».

1. hondakina: «Olio erabiliak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/1

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5/6//A231(1)//B0019

HKE: 130205

Urtean sortutako kantitatea: 5,7 tona.

Olioa birjartzeko eragiketetan sortzen da Mantentze-lan Orokorra azpiprozesuan; olio hidrauliko eta mekaniko erabiliak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako kaiola metalikoa duen plastikozko edukiontzian jasotzen da eta konpresoreen purgaketetan sortutako olioekin batera, iragazketa-eragiketak jasaten ditu, ondoren estrusio-prentsa koipetzeko olio gisa berrerabil dadin. Noizean behin egokia izan daiteke hondakin gisa kudeatzea, beraz, ez da egokia hondakin arriskutsu baimenduen zerrendatik kentzea.

2. hondakina: «Olioa duten urak (konpresoreen purgaketa)».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/2

Hondakinaren kodea: Q7//D9//L9//C51//H5//A231(1)//B0019

HKE: 130507

Urtean sortutako kantitatea: 5,7 tona.

Zuloak garbitzeko eragiketetan sortzen da, Mantentze-lan Orokorra azpiprozesuan; ura eta herdoil-azala duten olioak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian edo GRG-an jaso eta biltegiratzen da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

3. hondakina: «Taladrina agortua».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/3

Hondakinaren kodea: Q8//D9/R1//L9//C51//H5//A231(1)//B0019

HKE: 120109

Urtean sortutako kantitatea: 68,5 tona.

Mekanizazio eragiketetan, Mantentze-lan Orokorra azpiprozesuan, taladrina erabili ondoren hondakin gisa sortzen da; multiploak ebakitzeko eragiketetan «Multiploen fabrikazioa» prozesuan eta zulaketa-estrusio eragiketetan «Hodiaren konformazioa» prozesuan. Metalezko partikulak dituen emultsio oliotsua da. Mantentze-lan mekanikoaren tailerrean sortzen den taladrina, metalezko kaiola duen plastikozko edukiontzian ontziratzen da eta hondakinen biltegian gordetzen da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte. Zulaketa-estrusio instalazioaren zirkuituan erabilitako taladrina, zirkuitu itxi batean ponpa-gelan kokatzen den 30 m3-ko gordailu batera iritsi arte zirkulatzen du. Bertatik zuzenean erretiratzen da baimendutako kudeatzaileari bidaltzeko. Multiploak ebakitzeko eragiketetan erabilitako taladrinak zirkuitu itxian zirkulatzen du zulo batera iritsi arte; bertatik zuzenean erretiratzen da baimendutako kudeatzaileari bidaltzeko.

4. hondakina: «Koipe erabilia».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/4

Hondakinaren kodea: Q7//D9//P19//C51//H5//A231(1)//B0019

HKE: 120112

Urtean sortutako kantitatea: 5,7 tona.

Koipea birjartzeko eragiketetan sortzen da, Mantentze-lan Orokorra azpiprozesuan. Hondakin horrentzat identifikatutako bidoian jaso eta biltegiratzen da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

5. hondakina: «Berunezko bateria agortuak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/5

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C18/23//H8//A231(1)//B0019

HKE: 160601

Urtean sortutako kantitatea: 52 kg.

Bateriak birjartzeko eragiketetan sortzen da Mantentze-lan Orokorra azpiprozesuan; beruna eta soluzio azidoa duten bateria erabiliak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako plastikozko edukiontzian biltzen da; zuzenean erretiratzen da kudeatzaile baimenduari bidaltzeko.

6. hondakina: «Pilak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/6

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S37//C7/11/16//H6/14//A231(1)//B0019

HKE: 200133

Urtean sortutako kantitatea: 0,2 tona

Pila agortuak biltzeko eragiketetan sortzen da; pilak multzoka jasotzen dira. Merkurioa, kadmioa eta zinka bezalako metalak eta oxido metalikoak dituzten pilak dira. Hondakinarentzat identifikatutako edukiontzi batean jasotzen da, sortzen den postuetan; ondoren, Arabako Foru Aldundiko bilketa-zerbitzuari bidali behar zaio.

7. hondakina: «Hodi fluoreszenteak eta sodio-merkurioa duten lurrun-lanparak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/7

Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6/14//A231(1)//B0019

HKE: 200121

Urtean sortutako kantitatea: 0,17 tona.

Lanparak birjartzeko eragiketetan sortzen da Mantentze-lan Orokorra azpiprozesuan; merkurioa duten lanpara erabiliak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako kutxan biltzen da sortzen den lekuetan; hortik zuzenean ateratzen da kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

8. hondakina: «Disolbatzaile organiko ez-halogenatua».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/8

Hondakinaren kodea: Q7//R13//L5//C41//H3b/5//A231(1)//B0019

HKE: 140603

Urtean sortutako kantitatea: 2,7 tona.

Erremintak eta tresneria garbitzeko eragiketetan sortzen da, instalatutako bost aplikazio-instalazioetan; disolbatzaile erabilia da. Sortzen den lekutik zuzenean jasotzen da baimendutako kudeatzaile bati bidaltzeko.

9. hondakina: «Poliklorobifeniloa duten kondentsadoreak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/9

Hondakinaren kodea: Q12//D15//S-L10//C32//H7/14//A231(1)//B0019

HKE: 160209

Urtean sortutako kantitatea: 12,5 tona.

Poliklorobifeniloa duten kondentsadoreak kondentsadore ekologikoen ordez aldatzeko eragiketetan sortzen da, Mantentze-lan Orokorra azpiprozesuan. Hondakin horrentzat identifikatutako itxitura hermetikoa duen bidoian edo zuzenean lotutako eta identifikatutako paletean jaso eta biltegiratzen da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

10. hondakina: «Poliklorobifeniloz kutsatutako solidoak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/10

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S10//C32//H7/14//A231(1)//B0019

HKE: 150202

Urtean sortutako kantitatea: 7,4 tona.

Poliklorobifeniloa duen olioaz bustitako trapuak eta xurgatzaileak dira.

Hondakin horrentzat identifikatutako itxitura hermetikoa duen bidoian jaso eta biltegiratzen da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

11. hondakina: «Azido hondarrak dituen adreilu erregogorra».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/11

Hondakinaren kodea: Q8//D09//S40//C23//H14//A231(1)//B0019

HKE: 170903

Urtean sortutako kantitatea: 61,3 tona.

Desugerketa-upelak konpontzeko eragiketetan sortzen da; azido hondarrak dituzten obra-hondakinak (erregogorra) dira.

Edukiontzi metaliko irekian jasotzen da, baimendutako kudeatzaileari bidali arte.

12. hondakina: «Ekipo informatiko zaharkituak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/12

Hondakinaren kodea: Q14//R13//S40//C6/11/18//H6/14//A231(1)//B0019

HKE: 160213

Urtean sortutako kantitatea: 0,4 tona.

Ekipo elektrikoak eta elektronikoak birjartzeko eragiketetan sortzen da; baztertutako ekipo ofimatikoak (ordenagailu-pantailak, teklatuak, PUZ-ak, eta abar) dira.

Hondakinarentzat identifikatutako tokian jaso eta biltegiratzen da, baimendutako kudeatzaileari bidali aurretik.

13. hondakina: «Hondakin biosanitario bereziak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/13

Hondakinaren kodea: Q16//D15//S1//C35//H9//A231(1)//B0019

HKE: 180103

Urtean sortutako kantitatea: 7,1 kg.

Zerbitzu Medikua azpiprozesuan sortzen da; hondakin ebakitzaileak eta zorrotzak dira. Edukiontzi hermetiko batean gordetzen da, botikinean; edukiontzi horretatik atera eta zuzenean ematen zaio baimendutako kudeatzaileari.

14. hondakina: «Poliklorobifeniloa duten transformadoreak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/14

Hondakinaren kodea: Q12//D15//S-L10//C32//H6/7//A231(1)//B0019

HKE: 160209

Urtean sortutako kantitatea: 12,5 tona.

Mantentze-lan Orokorra azpiprozesuan hondakin gisa sortzen da; zuzenean erretiratzen dira baimendutako kudeatzaileari bidaltzeko.

15. hondakina: «Gai arriskutsuak eduki dituzten ontzi hutsak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/15

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A231(1)//B9711

HKE: 150110

Urtean ekoitzitako kantitatea: 1340 kg.

Ontzi Erabiliak Bildu eta Pilatzeko azpiprozesuan sortzen dira; gai arriskutsuen hondarrak dituzten 1000 litroko metalezko eta plastikozko ontziak dira, edo horiez kutsatuak; orokorrean olioa eduki dute.

Hondakin horrentzat identifikatutako lekuan jasotzen da hondakinen biltegian.

16. hondakina: «Ontzi metaliko hutsak (bidoiak)».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/16

Hondakinaren kodea: Q5//R4//S36//C51//H5//A231(1)//B9711

HKE: 150110

Urtean sortutako kantitatea: 1,6 tona.

Ontzi Hutsak Bildu eta Pilatzeko azpiprozesuan sortzen dira; gai arriskutsuen hondarrak dituzten 200 litroko metalezko bidoiak dira, edo horiez kutsatuak; orokorrean olioa eduki dute. Hondakin horrentzat identifikatutako lekuan jasotzen da hondakinen biltegian.

17. hondakina: «Pintura hondarrak dituzten poto hutsak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/17

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41//H5//A231(1)//B9711

HKE: 150110

Urtean ekoitzitako kantitatea: 0,6 tona.

Ontzi Hutsak Biltzeko eta Pilatzeko azpiprozesuan sortzen dira; gai arriskutsuen hondarrak dituzten metalezko ontziak dira, edo horiez kutsatuak; orokorrean pinturak, pintura gehigarriak eta disolbatzaileak eduki dituzte. Hondakinarentzat identifikatutako big-bag-ean jasotzen da, sortzen den postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

18. hondakina: «Hondakin oliotsuez kutsatutako solidoak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/18

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S34//C51//H5//A231(1)//B9711

HKE: 150202

Urtean sortutako kantitatea: 7,4 tona.

Xurgatzaileak eta Ehunak Bildu eta Pilatzeko azpiprozesuan kodetzen dira; olioz eta koipez bustitako trapuak eta gai xurgatzaileak dira. Hondakin horrentzat identifikatutako plastikozko edukiontzian biltzen da sortzen den lekuan edo lekuetan, eta bete ondoren, big-bag batera pasatu eta biltegiratze-gunean gordetzen da.

19. hondakina: «Plastikozko potoak (pintura eta disolbatzailea dutenak)».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/19

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41/51//H5//A231(1)//B9711

HKE: 150110

Urtean ekoitzitako kantitatea: 580 kg.

Ontzi Hutsak Bildu eta Pilatzeko azpiprozesuan sortzen dira; gai arriskutsuen hondarrak dituzten plastikozko ontziak dira, edo horiez kutsatuak; orokorrean pintura, tinta eta disolbatzaileak eduki dituzte.

Hondakinarentzat identifikatutako big-bag batean jasotzen da, sortzen den postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

20. hondakina: «Tinten ontzi hutsak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/20

Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C41//H5//A231(1)//B9711

HKE: 150110

Urtean ekoitzitako kantitatea: 40 kg.

Ontzi Hutsak Bildu eta Pilatzeko azpiprozesuan sortzen dira; tinta hondarrak dituzten ontziak dira, edo horiez kutsatuak.

Lurzoru estankoan, nabearen barruan, hondakin horientzat identifikatutako big-bag-etan jasotzen dira.

21. hondakina: «Aerosolak».

Identifikazioa: A01140227/100002642/7/21

Hondakinaren kodea: Q5//D15//S36//C40//H3B/5//A210)//B9711

HKE: 150111

Urtean ekoitzitako kantitatea: 500 kg.

Ontzi Hutsak Bildu eta Pilatzeko azpiprozesuan sortzen dira; lubrifikatzaileak eta korrosioaren kontrakoak eduki dituzten aerosolak dira. Lurzoru estankoan, nabearen barruan, hondakin horientzat identifikatutako big-bag-etan jasotzen dira.

a) Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, isuriren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.

b) Hondakin arriskutsuak jasotzen dituzten ontziek uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak (hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen du dekretu horrek) 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.

c) Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa 1988ko uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa ere izango da.

d) Berariazko hondakin sanitarioak (II. taldea) manipulatu, ontziratu, etiketatu eta gordetzeko baldintzak Euskal Autonomia Erkidegoan hondakin sanitarioak kudeatzeko baldintzak arautzen dituen martxoaren 26ko 76/2002 Dekretuan eta hori garatzeko araudietan ezarritakoak izango dira.

e) Gainerako hondakin arriskutsuak ezin izango dira 6 hilabete baino gehiago gorde.

f) Hondakinak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz hustu aurretik eta, behar izanez gero, hondakin-kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.

g) Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.

h) Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak baimendutako kudeatzailearen instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.

i) Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuari jarraituz kudeatu beharko du sortutako industriako olio erabilia.

j) Industrian erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuan aurreikusitako baimendutako kudeaketa bateraturako sistema bat ezartzen ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoan erabilitako olioaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuan begiesten diren aurreikuspenak bete beharko ditu Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak.

k) Tresna elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzko otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

l) Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak PKB eduki dezaketen gailuak dituenez, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuaren baldintzak, eta errege dekretu hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretua.

m) Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak urtero adierazi beharko dio Ingurumen Sailburuordetzari ekitaldi bakoitzean sortu dituen hondakin arriskutsu guztien jatorria, kopurua, helburua eta aldi baterako biltegiratuta dauden hondakinen zerrenda.

n) Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, Ingurumen Sailburuordetzari kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko dio.

o) Hondakin arriskutsuen kudeaketako funtsezko oinarriak bete daitezen, hau da, hondakin horiek ahal den gutxien sor daitezen, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak neurri zuzentzaileak erabiliz hondakin arriskutsuen sorrera gutxitzeko plana aurkeztu beharko du Ingurumen Sailburuordetzan, gutxienez lau urtean behin.

p) Aurreko f eta g (kudeatzaileak EAEn daudenean), m eta n ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

q) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen-ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu edo suntsitu baino lehen.

r) Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzeko 1991ko otsailaren 1eko 108/1991 Errege Dekretuan ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun eta osasun arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.1.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

a) Ur-andelen lohi urtsuen kasuan (LER 190812), hondakin horiek ispilu-sarrera dute gaur egun indarrean dagoen hondakinen Europako zerrendan. Bada, horiek hondakin ez-arriskutsutzat hartuko dira, baldin eta hondakin horiek lehenengo aldiz hustu baino lehen karakterizatzen badira; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Baldin eta hondakin hori arriskutsua dela ezartzen bada, Ebazpen honetako B.1.3.1 atalean jasotako xedapenak aplikatuko dira.

b) B.1.3 atalean bereiztearen eta hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoen inguruan xedatutakoari jarraituz, nahasketak izeneko hondakinak ezingo du baliotu daitekeen hondakin-frakziorik izan.

c) Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati eman behar zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu bati.

d) Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezin dira urtebete baino gehiagoz biltegiratuta eduki. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez gorde ahal izango dira.

e) Oro har, hondakinak hustu aurretik, baimendutako kudeatzaile batek onartzen dituelako agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua Ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak artxibategian gorde eta erregistratu beharko ditu onarpen-agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak hauek nahitaezkoak direnean, bost urtean gutxienez.

f) Halaber, hondakin geldo eta geldotuen kudeaketari buruzko azaroaren 2ko 423/1994 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.

g) Erregistro bat egingo da, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.

h) Aipatutako e eta f (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta g ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-L03 Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.1.4.– Lurzoruari buruzko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako aginduak betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztutako aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak lurzorua babesteko beharrezko neurriak hartu beharko ditu.

B.1.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

Jarraian adierazitako zarata-mailak ez gainditzeko neurriak hartu eta instalatuko dira:

a) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 40 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 08:00ak eta 22:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 45 dB (A) ere gehienezko balioetan.

b) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den zarata ezin izango da inoiz ere 30 dB (A) baino handiagoa izan Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, 22:00ak eta 08:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta 35 dB (A) ere gehienezko balioetan.

c) Era berean, zarata ezin da 60 dB (A) baino handiagoa izan, Leq 60 segundo etengabeko balioan neurtuta, industria-eremuaren kanpoko itxituran.

d) Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzerakoan egiten den zaratak ez du handituko akustikoki oso sentikorrak diren aldeetako zarata-maila.

C) Ingurumena Zaintzeko Programa.

Ingurumena Zaintzeko Programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Atmosferara egindako isurtzeak kontrolatzea.

a) Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak botatzen dituen kutsatzaileak kontrolatu beharko ditu, ondorengoaren arabera:

(Ikus .PDF)

b) Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak baimendutako kontrol-erakunde (BKE) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurri, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako kontrol horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «Baimendutako kontrol-erakundeen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Edonola ere, botatako gai poluitzaileen kontrolek eta baldintzek Sailburuordetzak ezarritako eskakizun tekniko guztiak bete beharko dituzte.

c) Baimendutako kontrol-erakundeak adierazitako parametro guztiak neurtu eta horien gainean egiten dituzten txostenak bidali beharko dira. Parametroak neurtu ez badira edota ebazpen honetan neurketak egiteko ezarritako maiztasuna baina zaharragoak badira, berriro neurtu beharko dira. Atmosferara botatzen diren kutsagarrien gainerako kontrolak adierazitako maiztasunez egingo dira, azkeneko neurketa kontuan izanda.

d) Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean. Dokumentazio gaurkotua erabilita gauzatuko da erregistroa, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Dokumentazio horrek eguneratuta egon beharko du, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskatuko balute, eskuragarri izango dute.

C.2.– Isuritako uren kalitatea kontrolatzea.

a) Tratatutako ura jarraian neurtzeko pH-neurgailu bat eta isuritako uren emari-neurgailu bat izan beharko da nahitaez, neurriaren toki-adierazleak, alarmak bi kontsigna-puntutan eta Administrazioaren esku egongo diren datu historikoen biltegiratze eta kudeaketa informatizatuaren sistema dituena.

b) Sustatzaileak aurkeztu dituen agirien arabera, ondorengo analisiak egingo dira:

(Ikus .PDF)

c) Kanpoko kontrol bakoitza, bai laginak hartzea, bai ondorengo analisia, «erakunde laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du, eta goian aipatutako parametroak hartuko dira kontuan. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabeteko epean.

d) Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira.

e) Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, B.1.2.3 ataleko parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak bi urtetik behin zarata-mailen autokontrola egiten du. Neurketa horiek berezko tresneriaren bidez gauzatzen ditu.

Jarduera garatzen den lursailaren kanpoko baldintza akustikoak hiru urtean behin kontrolatuko dira, batez ere zarata etxe barruetara sartzeko arriskurik handiena dagoen aldeetan. Kontroleko lehen urtean izandako emaitzen arabera erabakiko da aurrerantzean neurketak urtero egin ala ez.

Sustatzaileak neurketa-proposamen zehatz bat egin beharko du, neurtzeko metodoak zehaztuz. Proposamen hori Ebazpen honetako C.6 atalean aipatzen den Ingurumena Zaintzeko Programaren testu bateginarekin batera aurkeztuko da.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenean aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

Isuritako uraren kalitatearen kontrolari buruzko emaitzak, gainera, hiru hilean behin bidaliko dira Uraren Euskal Agentziara (Bizkaiko Ordezkaritza).

C.6.– Ingurumena zaintzeko programari buruzko agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta Ebazpen honetan proposatutako betekizunak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak edo analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko guneen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Era berean, ingurumena zaintzeko programak jardueraren adierazleak zehaztu eta adierazle horiek aztertzeko sistematika barruan izan beharko du, horien arabera enpresan bertan ingurumen-hobekuntza ziurtatzearren ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatu ahal izateko (ingurumen-adierazleak).

D) Ezohiko egoeretan kutsadurari aurrea hartzeko neurriak eta jardunerako baldintzak.

D.1.– Instalazioa gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako mantentze-lanei dagokienez, botako diren kutsagarriak eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du sustatzaileak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera lege hauen aplikazio-esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (27.22 epigrafea «Altzairuzko hodiak fabrikatzea»), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko neurriak eta jarduerak.

Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

a) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei eta ezarritako segurtasun-neurriei dagokienez. Isuri-ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen isuri-ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko isuriak biltzeko sistemak.

b) Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskaritza eta kontrolerako programa jaso beharko du, honakoak bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskaritzak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, zorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.

c) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

d) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

e) Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurrea hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona bermatuko duten neurriak gehitu behar dira.

f) Olioak eta hondakinak, besteak beste, maneiatzeak lurzorua eta ura kutsatzeko arriskua sor dezake. Beraz, isuriak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen azalera guztiak iragazgaiztuko dira.

g) Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.

h) Ihesak eta isuriak sortzen direnean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen isuriei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako ingurunean isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.

i) Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da kubetak husteko eragiketak kontrolatzeko protokolo edo agiri bidezko prozedura; eraginkortasunean eragin dezaketen produktuen jarioak ez dira tratamenduko instalaziora eramango.

j) Nabeen barruan zolak garbitzean sortutako ura tratamendu-lerrora bidaliko da.

k) Gordailu edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibai-ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; erretiratu egingo dira kudea daitezen edo zabortegi baimendu egoki batera eramateko.

l) Arazte-prozesuan pilatutako hondakin solidoak eta lohiak aldizka aterako dira instalazioa behar bezala ibil dadin. Behar izanez gero, gordailu iragazgaitzetan eta hondoan hustubiderik ez dutenetan gordeko dira.

m) Inoiz ez dira pilatuko euri-uren jariatzearen ondorioz ibilgu publikoko ura kutsatzeko arriskua egon daitekeen guneetan.

n) Arazteko instalazioek lohien tratamendua badute, xukatutako ura instalazioaren sarrerara birzirkulatuko da, bertan tratatzeko.

o) Hobi septikoaren sistemak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango du errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuz.

p) Urtean behin instalazio horien garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidaliko da.

q) Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.

r) Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isuriak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.

s) Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.

t) Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko isuri edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez.

u) Era berean, prozesuaren funtzionamendu zuzenaren ustiaketa- eta zainketa-eskuliburua izango da. Bertan, aldizka egindako mantentze-lan eta kontrolen eragiketak jasoko dira; baita antzemandako gorabeherak ere, enpresa espezializatu baten laguntza gomendatuz.

v) Hondakin-ura ezingo da «by pass» bidez isuri arazketa-instalazioetan.

w) Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean, Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko dio berehala Ingurumen Sailburuordetzari.

x) Gertakari edo arazo larriren bat edo ustekabeko isuriren bat egonez gero, SOS DEIAK eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, eta bertan, datu hauek agertuko dira gutxienez:

– Gertakari mota.

– Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.

– Iraupena.

– Ustekabeko isuria bada, emaria eta isuritako gaiak.

– Mugak gaindituz gero, isurtzeei buruzko datuak.

– Eragindako kalteen balioespena.

– Hartutako neurri zuzentzaileak.

– Berriro ez gertatzeko aurreikusitako neurriak.

– Prebentzio-neurriak eraginkortasunez aplikatzeko ezarritako epeak.

y) Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu egin beharko da. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.

H) Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta, edo ofizioz, aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.

I) Urtean behin Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jaki-naraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurtzeei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Araudiko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurketen gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori osatzen duten datuak zein ekitaldikoak direnak, ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira. Informazioa Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez gauzatuko da, hori baita kanpoko erakundeek eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailak ingurumen-informazioa batak besteari elektronikoki emateko ardatza. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-L03 Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainontzeko informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

J) Ingurumeneko baimen bateratu honen eraginpeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko 2002ko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Ebazpen hau eraginkorra izan dadin, aurretik Ingurumen Sailburuordetzari agiri bidez egiaztatu beharko zaio ebazpen honetako bigarren ataleko puntu hauetan ezarritako baldintzak betetzen direla: B.1.1.3 (9. fokuarentzat baimendutako isurtzeko muga-balioak egokitzeko plana); B.1.1.4 (Tximiniek 1976ko urriaren 18ko Aginduaren araberako baliabideak dituztela baieztatzen duen txostena); B.1.3.1.f eta B.1.3.2.e (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen onarpen-agiriak); B.1.3.1.n eta B.1.3.2.g (Hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuen erregistro-eredua); B.1.3.2.a (LER-en ispilu-sarrera duten hondakinen karakterizazioa); B.1.4 (Lurzorua babesteko neurriak); C.1 (Atmosferara egindako isurtzeen neurketak; BKE-en txostenak); C.1.1 (Isurtze atmosferikoen erregistro-eredua); C.2.a (Isurketak kontrolatzeko neurketa jarraituko tresneria edukitzearen ebidentziak); C.4 (Zarataren kontrola); C.6 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina); D.1 (Mantentze-lan eragiketetako isurtze eta hondakinen balioespena); D.3.a (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3.h (Larrialdietarako materialen zerrenda); D.3.i (Kubetak husteko eragiketaren protokoloa) eta D.3.w (Suteen aurkako babeserako ziurtagiriak).

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Goiko baldintza horiek guztiak betetzeko 6 hilabeteko epea ezarri da, ingurumeneko baimen bateratua eraginkorra dela adierazteko Ingurumen Sailburuordetzak emandako ebazpen hau jakinarazten den biharamunetik kontatzen hasita.

Halaber, baimen hau indarrean jarri aurretik, ingurumen organo honi atxikitako zerbitzu teknikoen ikuskaritza-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta Ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki direla. Horretarako, aipatutako ikuskaritza-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Adierazitako baldintzak betetzen direla ziurtatzean, ebazpena emango da eta, horren bitartez, ingurumeneko baimen bateratua eraginkortzat aitortuko da.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urteko epean egongo da indarrean, aurreko atalean ezarritakoaren arabera ondorioak dauzkan egunetik kontatzen hasita. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak Ebazpen honen xede den altzairu herdoilgaitzezko hodiak fabrikatzeko jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori Ingurumen Sailburuordetzan jakinarazi beharko du, hark onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

– Epearen barruan ez egiaztatzea ebazpen honetako hirugarren atalean ingurumeneko baimen bateratuak ondorioak izan ditzan ezarritako baldintzak betetzen direla, interesdunak behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen ez badu.

– Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

– Baimena indarrean jartzen dela adierazten duen ebazpenean xedatutakoak.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresari, Laudioko Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2008ko apirilaren 21a.

Ingurumen sailburuordea,

IBON GALARRAGA GALLASTEGUI.

I. ERANSKINA

Tubacex Tubos Inoxidables, S.A. enpresak sustatuta, Laudioko (Araba) udalerrian hodiak fabrikatzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduraren barruan ingurumen organoak egindako jendaurreko informazio-garaian, 4 alegazio-egilek egindako 2 alegazio-idatzi aurkeztu ziren.

Ondorengo ataletan egindako analisian agerian jarriko denez, Ingurumen Sailburuordetza honek erreferentziako instalazioaren ingurumeneko baimen bateratua ematerakoan, aurkeztutako alegazioetan proposatutako ingurumen-alderdi guztiak hartu dira kontuan. Horrela, proiektuan jasotako neurri zuzentzaileak eta prozedura honen bidez osatutakoak instalazioak sor litzakeen ingurumenaren gaineko balizko eraginak minimizatzera bideratuta daude.

Jarraian, aipatutako alderdiak kontuan nola izan diren xehetasunez erakusten da:

1.– Alegazioak egin dituen erakundeak ingurumeneko baimen bateratua ez ematea eskatu du, horrek inguruan dagoen merkataritza-jarduerari eta hirugarren sektoreko jarduerarantz izan zezakeen bilakaera naturalari kalte egingo liokeelako.

Gogoetak

Kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11. artikuluak jasotzen duenez, ingurumeneko baimen bateratuaren helburuetako bat Lege horren menpe dauden instalazio guztiek Lege horren helburua betetzen dutela bermatzen duten baldintza guztiak ezartzea da. Baldintzetako bat jarduera kokatzen den Udalaren Hirigintza-txostena txertatzea da. Txosten horrek proiektua Udal horren hirigintza-plangintzarekiko bateragarria dela egiaztatu behar du. Kasu honetan, Laudioko Udalak 2005eko irailaren 19an emandako txostena aldekoa izan zen.

Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteari buruzko otsailaren 3ko 3/1998 Lege Orokorraren 64. eta 65. artikuluetan jarduerarako eta irekitzeko baimenak emateko orduan udalen eskumenak zehazten dira.


Azterketa dokumentala