215. zk., 2012ko azaroaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4904
EBAZPENA, 2012ko urriaren 15ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (249/2012-E prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (249/2012-E prozedura laburtua) gora jotzeko errekurtso bat ezesten duen administrazio-isiltasunaren kontra jarritakoa da; gora jotzeko errekurtso horren bitartez, 2011ko uztailaren 17ko Ebazpenez (uztailaren 19ko EHAA, 137 zk.) deitutako Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako Komisariondoko kategorian sartzeko hautaketa prozedurako Epaimahaiak 2011ko abenduaren 20an hartutako Erabakiaren kontra egiten da. Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietarako 1 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkaute, 2012ko urriaren 15a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria,
ELENA MORENO ZALDIBAR.