211. zk., 2012ko urriaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Pribatuen iragarkiak
INTERBIAK SA
4832
IRAGARKIA, Amorebieta-Muxika tartea eraikitzeko proiektuko obren kalitatea kontrolatzeko zerbitzuak ematea helburu duen 011/2012/ARM/AT espedientea esleitu dela argitara emateko dena.
1.– Erakunde adjudikatzailea.
a) Erakundea: Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea, S.A., Bizkaiko Foru Aldundiaren Kide Bakarreko Herri Baltzua, bere izenean eta Bizkaiko Akzesibilitate Plana 2003 kudeatzeko haren kontura arituz.
b) Espediente zenbakia: 011/2012/ARM/AT.
c) Lizitazio iragarkia argitaratu den aldizkari edo egunkari ofiziala eta argitalpen data: EBAO 2012/S 64-104530, 2012-03-31koa; BOE, 78. zk., 2012-03-31koa; EHAA, 73. zk., 2012-04-13koa; BAO, 60. zk., 2012-03-26koa.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratuaren mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskripzioa: Amorebieta-Muxika tartea eraikitzeko proiektuko obren kalitatea kontrolatzeko zerbitzuak.
3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko era.
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 776.307,11 euro (BEZ kenduta).
5.– Adjudikazioa.
a) Eguna: 2012ko abuztuaren 21ean.
b) Kontratista: Eptisa-Fundación Tecnalia Amorebieta-Muxika ABEE (Eptisa Cinsa Ingeniera y Calidad, S.A. – Fundación Tecnalia Research & Innovation).
c) Adjudikazioaren zenbatekoa: 563.722,14 euro (BEZ kenduta).
Bilbao, 2012ko urriaren 10a.
Zuzendari gerentea,
JAVIER OLIVARES LAPATZA-GORTAZAR.