203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (96 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4625
IRAGARKIA, Ainhoa Oregui Roldan andreari Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2012ko uztailaren 4ko Ebazpena jakinarazteko da. Ebazpen honen bitartez, behar gabe ordaindutakoa itzultzeko prozedurari hasiera ematen zaio, 2009. ekitaldiko ordainketa bakarraren jardunbidean ordainketa bananduaren kontzeptupean.
Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Interesduna jakinaren gainean egon dadin jarri da jendaurrean, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitu. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dizkiogu interesdunari:
– Aipatutako ebazpena eta espediente osoa eskuragarri izango duela, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.
– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera interesdunak 15 eguneko epea daukala iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 24a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
MARÍA PILAR SANTAMARíA MARTíNEZ.