Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4623

IRAGARKIA, 2010 kanpainako zuzeneko ordainketak ukatzeko Ebazpena, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2012ko martxoaren 20koa, behean adierazitako pertsonei jakinaraztekoa.

Interesdunei jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta honakoa ohartarazten zaie:

● Zuen eskura dago jakinarazpen hau Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, hurrengo helbidean: Donostia-San Sebastián kalea 1, O eraikina, 4.solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz.

● Jakinarazpen hauen aurka gorako errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Landa Garapeneko Sailburuordetzan, hilabeteko epean, iragarki hau jakinarazten den egunaren biharamunetik hasita.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 24a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

MARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala