Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
4622

IRAGARKIA, M.ª Lourdes Olabarria Larrinaga andreari Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren 2012ko uztailaren 4ko Ebazpena jakinarazteko da. Ebazpen horren bitartez, hasiera ematen zaio 79/2010 Dekretuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik beharrik gabe ordaindutakoa itzultzeko prozedurari.

Interesdunari jakinarazpen hori jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina alferrik izan da. Hori dela-eta, iragarki hau ematen da argitara, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan.

Interesduna jakinaren gainean egon dadin jarri da jendaurrean, iragarki hau banakako jakinarazpen gisa hartu behar baitu. Horrez gain, ohartarazpen hauek egiten dizkiogu interesdunari:

● Aipatutako ebazpena eta espediente osoa eskuragarri izango dituela, aztertu eta kopiak atera ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, O eraikina, 4. solairua, 01010 Vitoria-Gasteiz).

● Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren 5. artikuluaren arabera interesdunak 15 eguneko epea daukala, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bidezkotzat jotzen dituen alegazioak aurkezteko, egin beharreko ebazpena egin baino lehen.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 24a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

mARÍA PILAR SANTAMARÍA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala