203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (171 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
4621
EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, jarraian adierazten diren espedienteei buruzkoa (255_2006 Dek 20_2012_09_13).
María Dolores García García andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ondoko ediktua eman du:
EDIKTUA
Bi aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da ediktu honen amaieran agertzen diren eskatzaileei berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpenak (255/2006 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena).
Aipatutako espedienteen gainean emandako ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Enplegu eta Gizarte Gaiak Lurralde Ordezkaritzan (Intxaurrondo kalea, 70-2.a, 20015 Donostia-San Sebastián).
Ezezko ebazpenak direnez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten dira, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraiki.
Adierazten diren espedienteen gainean emandako ebazpenek ez dute amaitzen administrazio-bidea, eta horien aurka, gorako errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 13a.
Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,
MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.