203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (162 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
4615
EDIKTUA, Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (H_2012_20_1262).
María Dolores García García andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia eta Komunitate Politikarako zuzendariak, ediktu hau eman du:
EDIKTUA
Ezinezkoa izan da Imane Taleb andreari berariaz jakinaraztea abenduaren 19ko 255/2006 Dekretuan aurreikusitako diru-laguntzen gaineko ebazpena (255/2006 Dekretua, seme-alabak dituzten familientzako diru-laguntzak arautzen dituena).
Aipatutako espedientearen gainean emandako ebazpenaren testu osoa eskuragarri izango du interesdunak Familia eta Komunitate Politikarako Zuzendaritzan (Donostia kalea 1. 01010 Vitoria-Gasteiz).
Uko egite ebazpena denez gero, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.5 artikuluan eta aplikagarriak diren gainerako xedapen bateragarrietan agindutakoari jarraiki.
Adierazten den espedientearen gainean emandako ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea, eta beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Gizarte Gaietako sailburuordeari, hilabeteko epean, ediktu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, betiere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan agindutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 11.
Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria,
MARÍA DOLORES GARCÍA GARCÍA.