Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4612

IRAGARKIA, Donostia Films, S. Coop-eri Nazioartekotze zuzendariaren 2012ko irailaren 3ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bitartez, Donostia Films, S. Coop-eri irekitako zehapen-espedientea ebazten da.

Donostiako (Gipuzkoa) Juan Fermin Gilisagasti kalea 2 – 3. solairua, 310. bulegoa helbidean, Donostia Films, S. Coop-eri aipatu ebazpenaren ohiko jakinarazpena egiteko ahaleginean huts egin da; hortaz, iragarki hau ematen da argitara.

Espedientearen aipamena: PRO-1077-2011

(Ikus .PDF)

Halaber, zehapena honela bete beharko duela jakinarazten zaio:

● Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

● Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitzen den egunaren biharamunean amaituko da, betiere errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.

Ordaintzerakoan izena (Donostia Films, S. Coop.), espediente-zenbakia (PRO-1077-2011), eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari dagokiola adierazi beharko dira, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia.

Hori guztia Donostiako Udalaren ediktu-taulan argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 20a.

Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

MARÍA ISABEL BUJ GIL.


Azterketa dokumentala