203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (181 KB - 3 orri.)
- EPUB (166 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, BERRIKUNTZA, MERKATARITZA ETA TURISMO SAILA
4611
IRAGARKIA, 2012ko irailaren 7koa, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, Bastidako udalerrian (Araba), Gatzaga Buradonen Haro TBAko (Gasolindegiko TZrako tarteaa) «Salinillas» izeneko aireko13,2 kV-ko linea elektrikoari dagokionez administrazio-baimenaren eskabidea, exekuzio-proiektuaren onespena eta onura publikokoa dela deklaratzeko adierazpena jendaurrean jartzeko dena.
Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan (2002ko abenduaren 23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan (2000-12-27ko BOE) zehaztutako ondorioetarako, testu horretako azken xedapenetatik lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 27ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan, eta Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k egindako eskabideari dagokion instalazioa eta enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasun eta eskubideen zerrenda banakatu eta zehatza.
Erref.: 17971-PML-mmb.
Esp: 01-AT-H-2012-00012.
– Kokalekua: Buradongo-Gatzaga Buradongo udalerrian.
– Aurrekontua: 19.172,59 euro.
– Xedea: zonaldean energia elektrikoaren horniketaren kalitatea hobetzea.
Ezaugarriak:
Airetiko linea.
– Zerbitzuko tentsioa: 13.200 V.
– Zirkuitu-kopurua: 1.
– Eroale-kopurua: 3.
– Eroaleak: LA 56.
– Luzera: 621 m.
– Hasiera: lehendik dagoen 181. zk.ko euskarria (erref. 15705).
– Bukaera: dagoen 186. zk.ko euskarria.
– Euskarria: hormigoia eta sareta.
Desegitea:
– 181. zenbakiko eta 186. zenbakiko euskarrien arteko 12 euskarri eta airetiko linearen 592 metro desegitea.
Administrazio-baimena, exekuzio-proiektuaren onespena eta herriarentzat onuragarria dela aitortzea eskatzen da.
Eta hori guztia argitara ematen da, batetik, Vitoria-Gasteizko Samaniego kaleko 2an kokaturiko Lurralde Bulegoan proiektua aztertu ahal dadin, eta, bestetik, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hogei eguneko epean erreklamazioak aurkeztu ahal izan daitezen (bi ale).
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 7a.
Lurralde-ordezkaria,
ENRIQUE MANUEL PÉREZ GARCÍA.