Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4609

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeen gauean behin-behineko boto-zenbaketa egiteko informatika-eragiketak gauzatu, eta zenbaketa antolatu, eskuratu eta zabaltzeko baliabide materialez eta giza baliabidez hornitzeko zerbitzuen administrazio-kontratua esleitu dela jakinarazteko dena (Espedientea: C02/008/2012).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Herrizaingo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: C02/008/2012.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Eusko Legebiltzarreko Hauteskundeen gauean behin-behineko boto-zenbaketa egiteko informatika-eragiketak gauzatu, eta zenbaketa antolatu, eskuratu eta zabaltzeko baliabide materialez eta giza baliabidez hornitzea.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak (2012ko apirilaren 18ko Agindua).

b) Prozedura: publizitaterik gabe negoziatua.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, guztira.

Bi milioi eta bostehun mila (2.500.000) euro.

5.– Esleipena.

a) Esleitzeko eguna: 2012ko uztailaren 23a.

b) Formalizatze-eguna: 2012ko abuztuaren 16a.

c) Kontratista: Ibermática, S.A.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: 2.238.500 euro.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko abuztuaren 17a.

Ogasun eta Finantzetako sailburuordea,

MARÍA MANUELA ESCRIBANO RIEGO.


Azterketa dokumentala