203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 2 orri.)
- EPUB (98 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4605
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 1058/11 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).
Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruz bideratutako 1058/11 prozedura.
Demandatzailea: R.F.P.
Abokatua: Aitor Porres Soriano.
Prokuradorea: Saenz.
Demandatua: Christian Elisey Mbesoh.
Gaia: neurri pertsonalak eta mantenu-neurriak arautzea.
Judizio horretan epaia eman zen, 2012-07-25ean, eta honakoa da bere epaitza:
EPAITZA
Christian Elisey Mbesoh jaunaren aurka, R.F.P. andrearen ordezkaritzak aurkeztutako demanda zati batean baiesten dut, eta elkarrekin duten XXXXX alabari dagokienez honako erabakiak hartzen ditut:
– Amari ematen zaio adingabearen zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute. Zuzenbideko bigarren oinarrian ezarritako bisita-erregimena izango du jagoletzarik ez duenak.
– Aitak bere diru-sarreren % 25 ordaindu behar ditu alaba komunaren mantenu-pentsio gisa (gutxienez, 125 euro). Hilaren lehenengo bost egunetan sartuko du dirua amak horretarako izendatzen duen kontuan (2095 0359 50 9111740697 zk.). Gutxieneko zenbateko hori urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako KPIren arabera. Halaber, alabak izan ditzakeen ezohiko gastuak aitak eta amak ordainduko dituzte, erdibana.
Ez da kosturik ezartzen.
Jakinaraz bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa.
Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegiari zuzenduta (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da, epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Christian Elisey Mbesoh demandatua non bizi den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Barakaldo (Bizkaia), 2012ko uztailaren 25a.
IDAZKARI JUDIZIALA.