203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 6 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4600
199/2012 DEKRETUA, urriaren 9koa, Fundación Centro Nacional de Investigación en Envejecimiento-CNIE fundazio publikoaren 2012ko aurrekontuak onartzen dituena.
Irailaren 25ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakiaren bidez, Fundación Centro Nacional de Investigación en Envejecimiento-CNIE fundazio publikoa eratzeko baimenaeman zen.
Maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, aurrekontuei buruzko urteroko legea indarrean sartu eta gero sortutako erakunde publikoen aurrekontuak onartu ahal izango ditu Gobernuak (1/2011 Legegintzako Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena).
Aipatu fundazio publikoa eratu ostean, fundazioari ekitaldi honetan behar bezala jarduteko behar dituen lege-baliabideak emateko, beharrezkoa da horren 2012ko ekitaldirako aurrekontua onartzea.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Fundación Centro Nacional de Investigación en Envejecimiento-CNIE fundazio publikoaren 2012ko kapital-aurrekontua (2.617.332 euro) eta ustiapen-aurrekontua (441.159 euro) onartzea. Dekretu honen eranskinean jasotzen dira aurrekontu horien banakapena eta aurreikuspenen urteko-kontuak.
AZKEN XEDAPENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 9an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.