Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
4596

198/2012 DEKRETUA, urriaren 9koa, Bilboko (Bizkaia) Asociación Cocherito de Bilbao elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Bilboko (Bizkaia) Asociación Cocherito de Bilbao elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, egiten duen lanagatik.

Elkartea, AS.R.P.B. 00192 erregistro-zenbakia zuela, Gobernu Ministerioaren 1933ko apirilaren 24ko Ebazpenaren arabera, legez funtzionatzen aritu zen, abenduaren 24ko 191/1964 Legea indarrean sartu baino lehen (lege hori 2002ko maiatzaren 26ra arte egon zen indarrean), eta, Barne Politikako Zuzendaritza Nagusiaren 1967ko otsailaren 21eko Ebazpenari jarraikiz egin beharreko aginduzko egokitzapena inskribatu zen Elkarteen Erregistroan.

Elkarteak Bilboko hirian gauzatzen ditu bere egitekoak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriaz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Manu hori betez, behar den espedientea izapidetu da.

Ondorioz, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 9an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Bilboko (Bizkaia) Asociación Cocherito de Bilbao elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS.R.P.B. 00192 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Horrekin batera, deklarazio horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 9an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.


Azterketa dokumentala