203. zk., 2012ko urriaren 18a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRIZAINGO, JUSTIZIA ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILA
ENPLEGU ETA GIZARTE GAIETAKO SAILA
4594
197/2012 DEKRETUA, urriaren 9koa, Arabako Bergizarteratze Institutua (IRSE-EBI) Gasteizko (Araba) elkartea onura publikokoa dela aitortzeko dena.
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Lege horren babesean, Gasteizko Arabako Bergizarteratze Institutua elkarteak aitorpen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez onura publikoko erakundea dela aitortzea merezi duelako, egiten duen lanagatik.
Elkartea A/585/1987 erregistro-zenbakia zuela inskribatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean, Lehendakaritza, Justizia eta Autonomia Garapeneko Sailaren Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren 1987ko ekainaren 12ko Ebazpenari jarraikiz.
Elkarteak Arabako Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriaz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Manu hori betez, behar den espedientea izapidetu da.
Ondorioz, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2012ko urriaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
XEDATZEN DUT:
Artikulu bakarra.– Arabako Bergizarteratze Institutua (IRSE-EBI) Gasteizko elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean A/585/1987 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.
Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2012ko urriaren 9an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,
IDOIA MENDIA CUEVA.
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua,
MARÍA GEMMA ARÁNZAZU ZABALETA ARETA.