195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4427
EDIKTUA, kontratuei buruz bideratutako 1193/11 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Judizio horretan, epaia eman da, eta honako hau da epaitza:
EPAITZA
Baietsi egiten dut Exclusivas Landazuri, SL merkataritza-sozietatearen izenean Rodríguez Rodríguez prokuradoreak jarri duen demanda; horregatik, Amaya Incesta Rodríguez demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 903,52 euro ordaintzera.
Kopuru horrek Kode Zibilaren 1.108. artikuluaren araberako interesak sortuko ditu, zitaziotik judiziora bitartekoak. Eta Prozedura Zibileko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak ere sorraraziko dira, epaia ematen denetik guztiz ordaindu arte.
Demandatua lehen auzialdian sortutako kostuak ordaintzera kondenatzen dut.
Eta epai hau, auzialdi honetan behin betiko epaitu baita, erabaki, agindu eta sinatu dut.
Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Gasteizen, bi mila eta hamabiko uztailaren hogeian.
Amaya Incesta Rodriguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 6a.
IDAZKARI JUDIZIALA.