195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4424
EDIKTUA, 352/10 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.
Judizioa: 352/10 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa.
Abokatua: Iñigo Larequi Arcos.
Prokuradorea: Amunarriz.
Demandatua: Alberto Laria Garcia-Alcaide.
Gaia: betebeharrak.
Judizio horretan epaia eman da, eta honako hau da epaitza:
Baietsi egin da Guadalupe Amunárriz Águeda prokuradoreak Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Alberto Laria García-Alcaide demandatuaren aurkakoa. Hortaz, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera: trokoaren bederatzi mila bederatziehun eta berrogeita hamalau euro eta hamasei zentimo (9.954,16); berrehun eta hamazortzi euro eta hamaika zentimo (218,11 euro), 2010eko uztailaren 31tik itundutako % 17,25eko interesak, mailegu-kontua itxi eta hurrengo egunetik ordainketa guztiz egin artekoak (kontu horren zorpeko saldoa erreklamatzen baita); eta prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari berariaz ezartzen zaizkio.
Alberto Laria Garcia-Alcaide demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.
Irun (Gipuzkoa), 2012ko apirilaren 17a.
IDAZKARI JUDIZIALA.