195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 2 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4423
EDIKTUA, guraso eta seme-alabentzako neurriei buruzko 973/10 prozeduraren ondoriozkoa.
36/12 EPAIA
Epailea: María Angeles Filloy Rubio.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hirua.
Alderdi demandatzailea: Maria Aparecida Pires Andrade.
Abokatua: Esther Perez Castresana.
Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.
Alderdi demandatua: Juan Manuel Corchado Barragán.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: mantenua.
EPAITZA
Baietsi egiten dut Miral prokuradoreak María Aparecida Pires Andraderen izenean eta ordez jarritako demanda, Juan Manuel Corchado Barraganen aurka, eta, horrenbestez, honako behin betiko neurri hauek hartzea erabaki dut:
1) Adingabeko seme-alaben zaintza eta jagoletza María Aparecida amari ematen zaio, eta guraso-ahala bi gurasoek izango dute.
2) Aitak, seme-alaben elikadura-pentsio gisa, hilean 300 euro ordaindu beharko ditu, eta zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIaren arabera. Ezohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte gurasoek.
3) Gurasoek ez badute beste erregimen bat adosten, aitak berekin izan ahalko ditu haurrak asteburu batez hilean; larunbatean goizeko 11:00etan jaso eta 20:00etan utziko ditu, eta igandean berdin.
Kostuak ez zaizkio berariaz inori ezartzen.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian apelazio-errekurtsoa jarrita (PZLb 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: ). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLO, 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabiko urtarrilaren hogeita hiruan.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau EHAAn argitaratzea ebatzi da, jakinarazpen-zedularen eginbidea gauza dadin.
Bilbao (Bizkaia), 2012ko ekainaren 6a.
IDAZKARI JUDIZIALA.