195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 3 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4422
EBAZPENA, 2012ko irailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, 2010eko abenduaren 20ko Ebazpena zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, agindua eman zen Ekonomiako Graduko ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.
Akatsa antzeman dugu Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2010eko abenduaren 20ko Ebazpenean, zeinaren bidez agindua eman baitzen Ekonomiako Graduko ikasketa plana argitaratzeko 2011ko martxoaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (41. zk.). Honela zuzendu behar da:
2011ko martxoaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (41. zk.), 1076 (4/8) orrian, ikasketa planaren eranskinean, «Euskararen Arauak eta Erabilerak» irakasgaia azaltzen denean, 3. maila dakarrenean 4. maila jarri behar du. Ikasketa plana zuzenduta geratu da ebazpen honen eranskinean azaltzen den moduan.
Leioa, 2012ko irailaren 7a.
Errektorea,
IÑAKI GOIRIZELAIA.
Eskuordetzaz (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011ko martxoaren 17ko EHAA).
Akademia Antolakuntzarako errektoreordea,
JAVIER GIL GOIKOURIA.