Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4418

EBAZPENA, 2012ko irailaren 7koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Akademia Antolakuntzako errektoreordearena, 2010eko abenduaren 20ko Ebazpena zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, agindua eman zen Finantza eta Aseguruetako Graduko ikasketa plana Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko.

Akatsa antzeman dugu Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen 2010eko abenduaren 20ko Ebazpenean, zeinaren bidez agindua eman baitzen Finantza eta Aseguruetako Graduko ikasketa plana argitaratzeko, 2011ko martxoaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (42. zk.). Testu zuzena honako hau da:

2011ko martxoaren 2ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (42. zk.), 1105 orrian (4/8), ikasketa planaren eranskinean, «Euskararen Arauak eta Erabilerak» eta «Usos de La Lengua Vasca» irakasgaia azaltzen denean, 3. maila dakarrenean 4. maila jarri behar du. Ikasketa plana zuzenduta geratu da erabaki honen eranskinean azaltzen den moduan.

Leioa, 2012ko irailaren 7a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Eskuordetzaz (2011ko otsailaren 25eko Ebazpena, 2011ko martxoaren 17ko EHAA).

Akademia Antolakuntzarako errektoreordea,

JAVIER GIL GOIKOURIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala