Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA SAILA
4417

EBAZPENA, 2012ko irailaren 19koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2012an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzen balorazio-batzordea osatzeko dena.

2012ko maiatzaren 9an, Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak agindu baten bidez (LanHitz deialdia) arautu zuen entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2012an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntzak emateko modua. Agindu hori 2012ko maiatzaren 25ean argitaratu zen, EHAAn.

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko sortuko den balorazio-batzordearen osaera honela arautzen du aipatutako aginduaren 16. artikuluak:

16. artikulua.– Balorazio-batzordea.

(...)

a) Kultura Saileko Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, batzordearen buru izango dena, edo haren ordezkoa.

b) Kultura Saileko Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria edo haren ordezkoa.

c) Foru administrazioetako hizkuntza politikaren ardura duen saileko teknikari bat, gutxieneko maila zerbitzuburuarena izango duena.

d) Sozio-ekonomia arloko bi aditu.

e) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako Erabilera-planak Sustatzeko arduraduna edo haren ordezkoa.

f) Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna edo haren ordezkoa.

g) Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikari bat, Hizkuntza Politikarako sailburuordeak izendatutakoa. Teknikari horrek idazkari-lanak egingo ditu eta hitza izango du, baina ez botorik.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Entitate pribatuek EAEn dituzten lantokietan 2012an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko diru-laguntza deialdiaren balorazio-batzordeko kideen izendapena egitea.

Bigarrena.– Honako hauek dira 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren 16. 1 artikuluaren arabera izendatutako balorazio-batzordeko kideak:

a) Iván Igartua Ugarte jauna, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, batzordearen buru izango dena. Ordezkoa: Jon Aizpurua Espin jauna, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako Plangintza eta Azterlanetako arduraduna.

b) Manuela Nerea Alustiza Alonso andrea, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko zuzendaria. Ordezkoa: Begoña Muruaga Laca andrea, Euskara Sustatzeko zuzendaria.

c) Patxi Alberdi Asteinza jauna, Bizkaiko Foru Aldundiaren Hizkuntza Gizartaratzeko Ataleko burua.

d) Martin Auzmendi Ayerbe jauna eta Fran Azpiazu Lasuen jauna, sozio-ekonomia arloko adituak.

e) Koro Urkizu Miner andrea, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako Erabilera Planak Sustatzeko arduraduna. Ordezkoa: Araceli Díaz de Lezana andrea, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Estandarizazio Zerbitzuko arduraduna.

f) Edurne Basoa González andrea, Euskara Sustatzeko Zuzendaritzako Dokumentazio eta Informazio Zerbitzuaren arduraduna. Ordezkoa: Jokin Azkue Arrastoa jauna, Herri Administrazioetan Hizkuntza Normalizatzeko Zuzendaritzako Euskara-planen arduraduna.

g) Edurne Pérez de San Román andrea, Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzako teknikaria, batzorde honetako idazkaria izango dena.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beraren aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Bestela, zuzen-zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bigarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bihara­munetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 19a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MARÍA LOURDES AUZMENDI AYERBE.


Azterketa dokumentala