Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4416

EBAZPENA, 2012ko irailaren 14koa, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariarena, hezkuntza-premia bereziko ikasleak dituzten eta 2012-2013 ikasturterako Hezkuntza-Laguntzeko Espezialistak kontratatu behar dituzten pribatu itunpeko ikastetxeetarako laguntza-deialdia ebazten duena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko maiatzaren 29ko Aginduaren bidez araututakoa.

Aipatutako Aginduaren eranskineko 6. artikuluan aipatu zen Hezkuntza Bereziko kideak eta arduradunek aztertu, sailkatu eta hautatuko dituztela eskabideak lurralde bakoitzean; eta txosten teknikoak eskatu eta proposamenak aurkeztu ahal izango dituztela balorazio-batzordean, lurralde burutzaren bidez eta behar bezala informatuta, eta Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria izango dela batzordeburua eta berak ebatziko duela.

Agindu horretan ezarritako izapide guztiak bete ondoren, Balorazio Batzordearen aurretiko proposamenarekin, eta lurralde bakoitzeko proposamenak entzunda, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza-premia bereziko ikasleak izan eta Hezkuntza Bereziko laguntzaileak kontratatu beharra duten pribatu itunpeko ikastetxeei, hain zuzen ere, Ebazpen honetako I. eranskinean zehazten direnei, diru-laguntzak ematea 2012-2013 ikasturterako.

Bigarrena.– Ebazpen honetan ezarritako diru-zenbatekoak gehienez ordainduko diren diru-kopuruak dira, eta langileak eta dagokion ikastetxeak izenpetutako lan-kontratuaren iraupenaren eta ordu-kopuruaren arabera ordainduko dira, beti ere, deialdian ezarritako mugen barruan.

Hirugarrena.– Diru-laguntzaren lehenengo zatia ordaindu aurretik, ikastetxeak ondoko agiriak aurkeztu beharko ditu:

– Kontratatu diren Hezkuntza-Laguntzeko espezialisten titulazioa, 2012ko maiatzaren 29ko aginduak 3. artikuluko 1. puntuan eskatzen duena.

– Hezkuntza Bereziko laguntzaile bakoitzarekin izenpetutako lan-kontratua.

Agiriok dagokion Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzara (Hezkuntza Berriztatzeko Zerbitzua) bidali behar dira, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 15 eguneko epean.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Administrazio-bidea agortzen ez duen Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza sailburuordeari hilabeteko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 14a.

Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria,

CÁNDIDO HERNÁNDEZ GARDUÑO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala