195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (180 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
4415
HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2012ko irailaren 12koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuarena, Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak sortzeko eta egokitzeko laguntzetara dei egiten duena (EIMA 4)».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzaren eta Legebiltzarrekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.
Halako huts bat aurkitu da Unibertsitate aurreko irakasmailetako euskarazko ikasmaterialak sortzeko eta egokitzeko laguntzetara dei egiteko (EIMA 4) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko irailaren 12ko Aginduaren euskarazko bertsioan (2012ko irailaren 17ko EHAA, 181. zk.). Hori dela-eta zuzendu egiten da.
Honela dio 15. artikuluan:
«15. artikulua.– Agindu honek arautzen dituen diru-laguntzak eskatzeko, Eranskinean jasotako eskabide-orria bere osotasunean bete, sinatu eta 22. artikuluan finkatutako epean aurkeztu behar da.»
Baina honela esan behar du:
«15. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea hogeita hamar (30) lanegunekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.»