195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (94 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
UNIBASQ-EUSKAL UNIBERTSITATE SISTEMAREN KALITATEA EBALUATU
4413
ERABAKIA, 2012ko irailaren 20koa, Unibasq-eko Gobernu Kontseiluarena. Honen bidez, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendaria izendatzen da.
Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari buruzko ekainaren 28ko 13/2012 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak xedatzen duenari jarraiki, Unibasq-en gobernu-organoak egokitzeari ekin zaio. Horren ondorioz, 2012ko iirailaren 20an –Unibasq-en Gobernu Kontseilua osatzeko– egindako bileran erabaki da, aho batez, Juan Andrés Legarreta Fernández jauna Agentziaren zuzendari izendatzea. Erabakiak hartu den egunetik bertatik izango du eragina.
Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 20a.
Gobernu Kontseiluko buruordea,
PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.