Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

195. zk., 2012ko urriaren 5a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

UNIBASQ-EUSKAL UNIBERTSITATE SISTEMAREN KALITATEA EBALUATU
4412

ERABAKIA, 2012ko irailaren 20koa, Unibasq-eko Administrazio Kontseiluarena. Honen bidez, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren zuzendaria kargutik kentzen da.

Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziari buruzko ekainaren 28ko 13/2012 Legearen lehenengo xedapen iragankorrak xedatzen duenari jarraituz, Unibasq-en gobernu-organoak egokitzeari ekin zaio. Horren ondorioz, Unibasq-en Administrazio Kontseiluak 2012ko irailaren 20an egindako bileran erabaki du Agentziaren zuzendaria, Juan Andrés Legarreta Fernández jauna, kargutik kentzea. Erabakiak hartu den egun beretik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2012ko irailaren 20a.

Administrazio Kontseiluko buruordea,

PEDRO LUIS ARIAS ERGUETA.


Azterketa dokumentala